Azaroak 15. 10:00 – 14:15.
TOPAKETA | EDT 5 Bilbo
Dantza, terapia, mugimendu eta osasun topaketak
Antolatzailea: ADDE. Laguntzailea: La Fundición
EDT, dantza, terapia, mugimendu eta osasunari buruzko topaketa hauek, bosgarren urtez jarraian, ikasturte hasieran proposatu ditugu, zainketarako tresnak eta formatuak eskaintzeko asmoz. Entzuteko gune bat izatea nahi dugu, mugimenduan eta behaketan oinarrituta gure gorputzak egoera onean mantenduko dituzten metodologiei buruzko dibulgazio-gune bat.
Oso beharrezkotzat jotzen dugu barne-entzuketa zainketa horiek sustatzeko, azpimarratzeko eta artatzeko. Denbora eskaini nahi diogu “zaintzearen” kontzeptuari, eta, horrela, dantzaren sektore profesionalerako jardunbide egokiak sortu nahi ditugu, hori funtsezkoa baita lanbide osasuntsu eta indartsu baterako. Lan-esparru komunitario eta zeharkakoa eraikitzea antzeko sektoreetako profesionalekin, hala nola fisioterapia, psikologia, psikoterapia eta/edo nutrizioa.
Solasaldia: Sarrera librea, aldez aurreko izena emanda
Praktika: Deskontua ADDEko eta EABko bazkideentzat: 5 € // Ez bazkideak: 15 €
Izen-emateak: Urriaren 13tik azaroaren 13ra info@addedantza.org helbidean
Programa osoa, ADDEren webgunean.







