Azaroak 28 – 2025, 19:00

ANTZERKIA (euskaraz) | Aurrestreinaldia

Fábrica de Brujas | Euskadi

“Igogailua”

“Igogailua” esperientzia erreal batetik jaiotzen da: bizitza errotik aldatzen duen gaixotasun baten diagnostikotik. Erorketa izan zitekeena, barnera egiten duen bidaia bihurtzen da. Protagonista igogailu batean harrapatuta geratzen da. Igogailua ez da igotzen, ezta jaisten ere; aitzitik, inkontzientearen geruza desberdinetan gelditzen da. Espazio horretan, bere pertzepzioa hedatu egiten da eta beste errealitate batzuetara irekitzen da. Bidean zehar, lagunekin partekatzen ditu hainbat eszena: barre egiten dute, aurrez aurre jartzen dira, elkarri eusten diote eta batzuetan hausten ere bai. Elkarrekin zeharkatzen dituzte beldurra, frustrazioa, desioa eta itxaropena.

Aktoreak: Itziar Fragua, Aiora Sedano, Leire Ormazabal
Argiztapena: Tomás Ezquerra
Musika: Rubén G. Mateos
Dramaturgia eta zuzendaritza: Arantza López
Komunikazioa: Eunate Casado
Ekoizpena: Fábrica de Brujas
Dirulaguntza: Getxoko Kultur Etxea
Sorkuntza-egoitza: La Fundición

Fábrica de Brujas Sormen Kolektiboa duela gutxi sortutako antzerki konpainia bat da, arte eszenikoetan hogei urte baino gehiagoko ibilbidea duten profesionalek osatua. Esperientzia luzea dugu hainbat arlotan (interpretazioa, zuzendaritza, dramaturgia, pedagogia, ekoizpena, dantza…) eta hizkuntza berriak aztertzeko bulkada sakona. Arantza Lópezek gidatzen du konpainia, eta antzerkitik kontatzeko eta komunikatzeko dauden modu ugariak ikertzea da gure helburu nagusia. Gertaera eszenikoa esperientzia sentsorial, emozional eta eraldatzaile gisa ulertzen dugu. Horregatik, gorputza, hitza, soinua, espazioa eta energia integratu nahi ditugu, arrazionaltasun hutsa gainditu, gizakiaren sakontasunarekin bat egingo duten atmosferak sortzeko. Sorkuntza bizi, zintzo eta ausarta defendatzen dugu; gogoeta egitera, sentitzera eta esnatzera gonbidatuko gaituena. Izan ere, uste bait dugu antzerkia ez dela soilik ikusten: bizi egiten da, arnastu egiten da eta oroimenean geratzen da.