Emakume bat igogailu batean sartu da. Berak uste du badakiela nora doan, zein solairutan irten behar den, baina igogailu horrek leku erabat ezezagun batera eramango du. Agian, berak itzuli behar duen lekura? Iritsi behar den lekura, aurre egin behar dionarekin topo egiteko?
Igogailua tragikomedia bat da. Hiru aktoreak gizakien barrunbeetan murgilduko dira, bizi garen mundua ulertzeko
Antzezleak: Aiora Sedano, Itziar Fragua, Estibaliz Villa
Zuzendaritza: Arantza López
Musika ekoizpena: Rubén Mateos
Ekoizpena: Fábrica de Brujas
Laguntzak: Artistas en Residencia Bilbaoeszena
Fábrica de Brujas 4 emakumek osatzen dugu; duela ia 25 urte antzerkiak elkartu gintuen. 2020ko hasieran sortu zen proiektu hau, logistika arazoengatik beti atzeratzen genuena. Azkenean, bat egiteko baldintzak betetzen dira orain, eta geure esperientziak konpartitu ditzakegu, bai alor profesionalean bai pertsona gisa. Konpainia berri hau bere lehenbiziko ikuskizuna sortzeko prozesuan lanean ari da: El Ascensor – Igogailua.
