Firding Migding | Grezia

“Kumku Yamki”

Azaroaren 24an 19:00etan
Publiko ororentzat
Hitzik gabekoa

KumkuYamki giza tamaianako txotxongiloa da, naturarekin adiskidetasunean bizi den ume “basatia”. KUMKU, bizitza modernoaren arrazoi teknokratikoen ondorioz, hondamendiaren mehatxuaren menpe dago. Mugitzeko beharra du baina ez du non eseri.
Aulkiek mugitzea eta garatzea galerazten diote.
Harrapatuta eta trabatuta, banatuta eta galduta dago “aulkien itxaso” batean.
Munduaren akabera dirudi baina ez da hala.
Bizitza berri bat sortuko da “aulkien itxasotik”.
Izaki-aulki arrotzak, beso eta hankadunak, komunikatu eta emozio xarmagarriak sortzeko gaitasunarekin.
Komunikazio honi esker, izaki hauen bizimodu berri baten bilaketak, ikuskizunean erabiltzen diren materialen arteko armonia ekarriko du: txotxongiloa, aulkiak eta giza gorputzak

Zoi Vlassi, txotxongilolaria/eszenaratzea
Evangelia Chatzetzanou, dantzaria/koreografoa
Marianna Triantafilou, txotxongilolaria eta antzezlea

K.A.N.O. arte eszenikoen talde multidisziplinarra da.
Zoi Vlassi txotxongilolaria eta zuzenderia, Evangelia Hatjitzanou dantzaria eta koreografoa eta, Elina Koliaki aktoresa eta tontxongilaria dira talde honen partaideak.
Dantza, txotxongilo eta antzerki fisikoaren arteko kolaboraziotik, gai kolektiboen gaineko emozioa sortzea dute helburu, bai eurengan zein publikoarengan.
Kumku Yamki taldearen lehen proiektua da eta objetu antzerki fisikoaren eta egungo bizitza sedentarioaren gaineko ikerketa batetik sortu zen
2022an Greziako Kultura Ministerioak diruz lagundutako ekoizpena
2023ko udan estreinatu zen eta dagoeneko Grezian, Frantzian eta Eslobenia-n aurkeztu dute.