FULL TIME COMPANY – Fabián Thomé | Madril
“Mai-je”
1. Saria 2019ko Madrilgo Koreografia Txapelketan
UZTAILAK 9, OSTEGUNA, 21:00etan
La Fundición
LEKUZ LEKU
Elkarri begiratzen diogunean, ahaztu egiten zait nor ari den nori begira: ni zuri ala zu niri»
Geure buruari buruz izan ohi dugun ideia, normalean, ez da zelula bizien organismo bat garela, hori baino gehiago baizik. Eraikuntza mental –edo psikologiko– bat gara, kontzeptu abstraktuez osatua, eta Nia edo Egoa deritzona sortzen duena. Bestearen begiradan ikusi, islatu eta hezurmamitzen den Ego bat. Ispilu gisa balio digun begirada bat, ezinbestekoa bizitzan aurrera egiteko, baina desorekan badago gure barne entzutearekin, bilakaera desorekatua, deformatua eta hauskorra eragiten duena. Barnerantz begiratzeak entzute hutsune bat uzten digu, distrakziorik gabea baina harmonian dagoena. Kanpotik datorrenaren –eta, gainera, geure barnean zer dagoen adierazten digunaren– eta geure buruari kanpo distrakziorik gabe entzutearen arteko arreta oreka justuan bermatzen da, hain zuzen ere, geure burua erabat ezagutzen dugula, Izaki oso gisa.
Zuzendaritza eta Koreografia: Fabian Thomé
Antzezleak: Edoardo Ramírez eta Fabian Thomé
Musika originala: Miguel Marín Pavón
Argiak: Gloria Montesinos
Jantziak: Jan-Jan Van Essche
Argazkilariaren izena: Andrea Mendez Criado
Ekoizpena: Andrea Mendez Criado
Banaketa: Valeria Cosi
Babesleak: Madrilgo Udala | Paso a 2. Madrilgo Koreografia Txapelketa
Fabián Thomé zuzendari eta koreografoak sortutako Full Time Company taldeak helburu bat du: une baten, soinu baten, emozio baten edota xuxurla baten bitartez dantza aurkeztea, estilo eklektiko ugari biltzen dituen mezu moldaerraz bat bidaltzeko.
Uztarketa original horrek dantza-adierazpide berezi bat sortu du, bide artistiko horretan zehar bidaiatuz beti, musikaren, sentimenduen eta adierazpideen arteko lotura komun gisa.
Argudio nagusi horren bitartez, emozioak mugimendu bihurtzen ditugu, gure toki magikoa baliatuta denbora guztiak: agertokia, hain zuzen.

