11/24, igandea, 17:00etan eta 19:00etan
Eskularruko txotxongiloen antzezlana
Publiko orokorrarentzat 14+
Iraupena: 50´ | Hitzik gabea
Guillem Albà | Cataluña
“Ma Solitud”
GUILLEM ALBÀ ren ikuskizun berria bere sustraietara itzultzea da: bere unibertso bisual bereizgarria. Oraingoan formatu txikiko txotxongiloen eta komikotasunaren bidez, eta hurbiltasuneko esperientzia kolektibo zirraragarri baten bidez bideratu duena.
Hogeita bost minutuko bidaia, eskuak abiapuntu hartuta, komediatik poetikotasunera doa. Gorputzaren atal horrek ukigarrira, egunerokora eta artisau lanera itzultzen gaitu, bai eta komunitatearekin lotu ere.
Erabiltzen ditugun gauza gehienak eskuek sortu dituzte. Edertasunik bikainena eta izugarrikeriarik izugarrienak piztu dituzten eskuak. Elkartzen gaituzten aspaldiko istorioak kontatzen dituzten eskuak. Eskuak aldarrikatzen ditugu, tekla, pantaila eta gaininformazioaren artean bakarrik eta ahaztuta gera ez daitezen. Gizatasunaren garrantzia gogora ekarri nahi dugu esperientzia, erraza eta partekatu honekin.
Umorezko eta emoziozko artisau-ikuskizun hau, espazio bakoitzaren berezitasunera egokitzen da. Pieza labur bat da, formatu intimo batekin, bai aretoka, bai aire zabalean egitekoa.
Guillem Albà bere lengoaia propioa duen clown eta sortzaile eszenikoa da, 17 urteetan bere sorkuntza-konpainian garatutakoa. Txotxongiloei dedikatutako familia batean jaio zen (El Estaquirot Teatre), eta etengabe eboluzionatzen, zabaltzen eta deskubritzen ari den unibertso artistikoa du. Bere lanak ikusizko antzerkia, clowna, txotxongiloak, musika eta keinu-antzerkia uztartzen ditu.
Bartzelonako Berty Toviasen Antzerki Estudioetan trebatu zen (Lecoq teknika). Musika ikasi eta hainbat instrumentu jotzen ditu, era batera edo bestera bere sorkuntzetan agertzen direnak. Komedian eta clown-ean, Carlo Colombaioni, Eric de Bont, Christophe Marchand, Leo Bassi eta Jango Edwardsekin trebatu zen. Harekin aritu zen denbora batez eta, ondoren, “Sketchofrenia” lehen ikuskizuna zuzendu zuen.








