Zer(K)nías
Ian Garside | Kanariar Uharteak
“Hasta el infinito y más allá”
Gizateriak heriotzarekin duen betiereko harremana arakatzen duen dantza / antzerki fisikoko pieza bat.
Heriotzaren amildegi ulertezina argiztatuz et ahari protagonismoa emanez. Bizitzan barnako bidaian gizaki orok daraman lurpeko korrontea.
Gugan zirrara eragiten duten esperientzien inguruko gogoeta bat, gure hazieratik zahartzarora eta haratagora arte.
Serioegi hartu gabe, osteratxo dramatiko bat da, non bakoitzak bere existentzia islatuta ikus dezakeen.
Zuzendaritza, Koreografia, Interpretazioa: Ian Garside
Argien diseinua: Grace Morales
Soinuaren diseinua: Alex Catona
Jantzien diseinua: Veronica Corujo
Dramaturgia: Guaxara Baldasarre
Ekoizpena: Cristina Perez / Peso Producciones
Diseinu grafikoa eta argazkia: Illya Lukyanov Design
Bideoa: Javier Meliaan Fleitas
Argazkia: Jose Luis Marrero Medina
Diru-laguntzak: Kanariar Uharteetako Gobernua / Kultura Garapeneko Kanariar Institutua
Laguntza: La Gomera Koreografia Zentroa, Canarias Crea Canarias, Galdarreko Udal Txit Gorena.
Eskerrak: Galdarreko Musika Banda, Galdarreko Dantza Udal Eskola, Roberto Torres, KVLAH, Dacil Alamo, Carmela Rodriguez
Ian Garside (Ingalaterra/ Kanaria Handia) Europako dantza garaikideko bi kontserbatorio oso garrantzitsutan prestatu zen: Londreseko Laban, eta Bruselako P.A.R.T.S. Performer modura 10 urtetik gorako ibilbidea urratu du mundu mailan entzute handieneko dantza garaikide / antzerki fisikoko konpainiekin, DV8 Physical Theatre eta Punchdrunk barne, askotariko hirietan biziz, Londres, Brusela, Viena eta Shangaien kasu.
2020/21ean Covid 19 pandemiak eragindako etenaldiaren ondorioz eta ‘Enter Achilles’ (Rambert / DV8 Physical Theatre / Sadler’s Wells) nazioarteko bira bertan behera geratuta, Ian formatu ertaineko bere lehen ekoizpenean murgildu zen. ‘Hasta el infinito y más allá’ lana dantza garaikide / antzerki fisikoko solo bat da, gizateriak heriotzarekin duen betiereko harremana arakatzen duena.
