Martxoaren 10etik 13ra

Sorkuntza Egoitza

Ibon Salvador Bikandi | Euskadi

Munstro Erritualak

(…) ustiapenik gabeko miaketaren amaigabeko abenturan murgiltzea, kolonizatzeko asmorik ez duena, menderatzeko xederik gabea; aitzitik, animalien, landareen, mamuen, elementuen, finean, gauza soilen deiaren aurrean men egitea duena helburu.Aliantza hori finkatu behar da, ez bertikalki, konkistatzaileen antzera (gizateria), baizik eta horizontalki, lurreko beste gauza askoren arteko (ikusgai zein ikusezinak) gauza gehigarri gisa, fisikoak edo espektrozkoak, baina beti teleplastikoki, naturaz kontrako mihiztaduretan. (Eiko & Koma)

Mamuak teknologia kultural modura ulertzen ditut, beti gizakiaren geroarekin hertsiki lotuta egon izan diren irudi mitiko gisa. Ordenaren zeharkako perturbazioak dira. Haragiaren konfigurazio ludiko berriak eta, horrenbestez, benetakoaren aurrean erabat irekita egotearen haragiztatzeak. Munstroek kontrakoa irakasten digute.

MUNSTRO-ERRITUALAK proiektuaren helburua gorputzek erlazionatu eta mutatzeko duten gaitasuna mugatzen duten egitura kolonial patriarkalak ahultzea da, haragia eta mugimendua birkonfiguratzeko espazio esperimentalak aktibatuz. Azaleratzen den irudia da egiaz izugarriak garela eta, gure gorputzen haragizko dimentsioak zein diren jakingo bagenu, ikaratu egingo ginateke nortasunak zein gutxi maneiatu daitezkeen ikusita. Iluntasunean pertzepzioaren antenak nahastu egiten dira / gauez muga politiko-epidermikoak zirriborratu egiten dira..+

Aspaldidanik, munstroaren irudiak gizatiarra denarentzat auzitan ipintzen duen mugatik dantzaren gorpuztasuna jorratu eta zalantzan ipintzen duen koreografia-ikerketan murgilduta nago. Ikerketa teoriko eta praktiko honetan basakeriaren barneratzen naiz zeharkako zonalde gisa, eta unibertso zenbatezinak indartu nahi ditut, gorputzaren arauak haustera bidean, baita eszenan dantzatzen duenaren kasuan ere.

Bilboko La Fundición egoitzan egiteko egonaldian proiektu honetan nigan eragiten ari diren zonaldeetako bat irekitzen saiatuko naiz. Zehazki, gorputza-espazioa-denbora materiaren transmutazioari dagozkion erritualak esperimentatzea da xedea. Ildo horretatik, keinu eta ekintzez osatutako babes-deiak aktibatzen ibiliko naiz, beste presentzia batzuetara zuzenduak, ikusten ez dugun horretara, beste organismo batzuetara, mineraletara, espektroetara, zer likidora. Dantza horretan zer gertatzen zen behatzea da interesatzen zaidana.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren 2024ko Koreografia Sorkuntzaren dirulaguntza jaso du, eta La Fundición Bilbao, Garaion Sorgingunea eta BilbaoEszena ditu babesle.

.