Irailak 20, 21 – 2025, 19:00
ANTZERKIA-PERFORMANCEA
Euskaraz (azpitituluak gaztelaniaz)
Idoia Tapia | Nafarroa
“Alter Nation”
Ahots-efektuak eta emakume kurioso bat. Bi, hiru, lau, bost… zenbat ahots eduki ditzake gorputz bakar batek? Ahotsa identitatea da; identitatea bakarra al da? Ahots-efektuak eta emakume kurioso bat. Hainbat ahots, hainbat identitate, psikopatologia bat eta konferentzia bat.
Egilea, zuzendaria eta antzezlea: Idoia Tapia
Zuzendaria: Matxalen de Pedro Larrea
Argiztapenaren diseinua: Max Sánchez Mancebo
Idoia Tapiak Arte Dramatiko ikasketak egin ditu Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean (TAE) eta Bilboko Dantzertin. Hainbat sorkuntza eszenikotan parte hartu du, bai bakarrik, bai taldean: Komunetik (Hatzamarka Kolektiboarekin eta Bapateko Orkestrarekin elkarlanean), Darigu (Irati Vélezekin elkarlanean, Sastakai Antzerki Taldea izenpean), Ludus (mikroantzerki fomatuko sorkuntza propioa), Gomuta (objektu-antzerki talde sorkuntza, babestua). Musikan ere ibilia da, abeslari moduan, batez ere, Skabidean taldearekin (2019-2023). Gaur egun, interpretazio-lanak (bai antzerkian, bai zineman) uztartzen ditu bere sorkuntzekin batera, zeinak hainbat ekitalditan antzeztu dituen, besteak beste: Loraldia, Act, Eztena Jaialdia, Encuentros de Arte Joven de Navarra, Dinamoa Sormen Gunea…







