Martxoak 6 – 2026 – 19:00etan
‘Ilusionismo de cerca’ zikloa | Erabateko estreinaldia
“¡OH!RIGEN” | Jon Zabal + Imanol Ituiño
(Euskadi)
‘Ilusionismo de cerca’ zikloa La Fundición aretoak Bizkaiko Magoen eta Ilusionisten Elkartearen (AMIB, gaztelaniazko sigletan) eta Bizkaiko Ilusionismoaren Elkartearen (AVI, gaztelaniazko sigletan) laguntzarekin antolatu ohi du. 2026koa V. edizioa izango da, eta zikloak aurreko urteetan programatutako saio guztietarako sarrerak agortu ditu. Ezinezkoa dena gertu-gertutik, filtrorik eta artifiziorik gabe bizitzeko sortua da programa, eta ikusle helduentzat pentsatutako ikuskizunak ditu ardatz. Euskal artistak eta Estatu osoko ilusionismo, magia eta mentalismoko profesional gailenak uztartzen ditu, Euskadiko ikuskizunen sailetan ohikoak ez direnak.
Aurten, zikloak hiru ikuskizun izango ditu: izenburukoa, «El médium» (Pablo Raijenstein) eta «Retazos» (Miguel Muñoz). ‘Sarreren salmenta’ estekan horietako bakoitzerako sarrerak edo hirurentzako bonua (merkeago, 32 euro + gastuak) eros daitezke.
LABURPENA: «¡Oh!rigen» lanak magia ikuskizuna ez ezik, iraganerako bidaia ere izan nahi du. Jon Zabalek eta Imanol Ituiñok, Euskadiko magiaren munduko ohiko magoek, eragin dieten ilusionistei omenaldia egiten diete: haietako batzuk Mapalláko urrutiko lurraldeetatik edo Hagako portutik etorriak, beste batzuk Getxoko hondartza paradisiakoetatik etorriak. Muntaketa horrek jatorrietara bidaiatzen du, haiek baino lehenago karta-sorta bati eskuan heltzean, tranpa ikus ez zedin, hatz txikia nola jarri jakiten edo “4 karta 4 bezala” zenbatzen ikasten bizitza eman zutenei eskerrak emateko.
Sortzaileak eta magoak: Jon Zabal eta Imanol Ituiño
Iraupena: 75 minutu
KONPAINIA:
Jon Zabal (goiko argazkia) magoa da oroimena duenetik. 2000ko hamarkadaren hasieran, mentalismoan espezializatzen hasi zen. Magiaren adar horrek, irudipenetik, aroen hasieratik (ala ez) gizateriarekin egon diren gertakari paranormalak birsortzea du xede: telepatia, iragarmena, espiritismoa, psikometria, telekinesia, hipnosia… Hainbat ikuskizun sortu ditu. hala nola «Pensamientos encontrados» (2008), «Basado en hechos reales» (2014), «Irracional» (2019) edo «Nexo» (2022). Gai hari buruzko liburu espezializatu ugari argitaratu ditu gainera.
Imanol Ituiño de Miguel (beheko argazkia) Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen EHUn, eta, ondoren, hainbat film labur filmatu eta hainbat aintzatespen lortu zituen. Gaur egun magian aritzen da bete-betean, eta, gainera, 2017tik badu bere antzerki-konpainia, Cancamisa. Harekin «Rámper: vida y muerte de un payaso» antzezlana idatzi eta zuzendu du, eta «El mago en la botella y otras historias de magia» magia ikuskizuna sustatu du. Halaber, «Ilusión: un documental de la magia en Bilbao» (2013) filmatu du, Bilbaoarte-ren beka bati esker.








