Martxoak 7 – 2026 – 20:00etan
‘Ilusionismo de cerca’ zikloa | Estreinaldia Euskadin
“EL MÉDIUM” | Pablo Raijenstein
(Madril)
‘Ilusionismo de cerca’ zikloa La Fundición aretoak Bizkaiko Magoen eta Ilusionisten Elkartearen (AMIB, gaztelaniazko sigletan) eta Bizkaiko Ilusionismoaren Elkartearen (AVI, gaztelaniazko sigletan) laguntzarekin antolatu ohi du. 2026koa V. edizioa izango da, eta zikloak aurreko urteetan programatutako saio guztietarako sarrerak agortu ditu. Ezinezkoa dena gertu-gertutik, filtrorik eta artifiziorik gabe bizitzeko sortua da programa, eta ikusle helduentzat pentsatutako ikuskizunak ditu ardatz. Euskal artistak eta Estatu osoko ilusionismo, magia eta mentalismoko profesional gailenak uztartzen ditu, Euskadiko ikuskizunen sailetan ohikoak ez direnak.
Aurten, zikloak hiru ikuskizun izango ditu: izenburukoa, «¡Oh!rigen» (Jon Zabal eta Imanol Ituiño) eta «Retazos» (Miguel Muñoz). ‘Sarreren salmenta’ estekan horietako bakoitzerako sarrerak edo hirurentzako bonua (merkeago, 32 euro + gastuak) eros daitezke.
LABURPENA: “El médium” zuzeneko mentalismoaren esperientzia intimo bat da, non ikusleen oroitzapenak dramaturgia bihurtzen diren, hots, emanaldiaren hari narratibo. Mediumak gizartean egiten duen lan arketipikoa gure pertsona maiteak ez ahaztea da, eta, teknika iradokitzaileen eta mentalismo esperimentalaren bidez, Pablo Raijensteinsek lortu egiten du. Ausaz aukeratutako norbaiten oroitzapenekin egiten du… Oholtza gainean, Irene Rouco biolontxelo-jotzailearen zuzeneko musika du akonpainamendu.
Mentalista: Pablo Raijenstein
Musika eta soinu-diseinua: Irene Rouco
Iraupena: 80 minutu
KONPAINIA: Pablo Raijenstein Espainiako mentalistarik berezienetako bat da. Mentalismo esperimental gisa definitu du bere lana: sugestio, psikologia, narratiba eta murgiltze-eszenaratzearen nahastea. Arte- eta antzerki-ikuspegitik aztertzen du paranormala dena, eta ohikoak ez diren eta ondare-balioa duten tokietan aurkeztu ditu esperientziak, hala nola Madrilgo eta Bartzelonako argizari-museoetan, Thyssen museoan edo Madrilgo Palacio de la Prensa delakoan.








