“SUPERHÉROES DE BARRIO” |  Bilbao 

 Iñigo Iraultza

Ekainak 14, ostirala, 18:00etan eta 20:00etan.
Haurtzaroa-Gaztaroa-Artea

Proposamena ‘Te veo en la calle. Bizi eta hezi kalean’ ekimenaren barruan dago. Otxarkoagan egiten diren jardunaldi batzuk dira, bereziki haur eta gazteentzat espazio publikoa berreskuratzeko asmoarekin, betiere, artearen ikuspegitik.

Iñigo Iraultza izan da sustatzailea. Honen aurretik “Olentzero viajero” izen zen, eta “Katxopan” izeneko auzoko heroia dakar orain. Heroi hau bere botereak proiektuan parte hartzen ari diren gazte guztiei helarazten ari da.
“Gu ere kezkatuta gaude gure auzoaren egoerarekin, gure munduarekin; eta hori aldatzera goaz” (Goizeder, 17urte).

“Katxopan gizon nagusi bat da. Patinetean ibiltzen da eta jendeari laguntzen dio ezinezkoak direla esaten duten gauzak eta beste batzuk egiten” (Noa, 9 urte).
“Batez ere, maita ezazue elkar eta egin beti bihotzak eskatzen dizuena” (Maria Luisa, 91 urte).
“Eskerrik asko Maria Luisa! Zuk esaten duzuna egiten dugun bakoitzean, komisarian edo antzerkian bukatzen dugu” (Katxopan, 42 urte).

Fitxa artistikoa
Sorkuntza kolektiboa
Aktibistak: Goizeder, Valery, Jadira, Marcos, Kevin, Ekain, Haizea, Irati, Bittor, Inés, Iru, Noa, Hodei
Bideoa: Dando al Rec, Juan Dopico, Nitya Lopez, Aldo Ferraris, Iñigo Iraultza
Argiztapena: Amaia Yurrebaso
Eskerrik asko; Programa Eiceco Otxarkoaga- Txurdinaga, Asociación TE