Euskadiko konpainien mugikortasunerako truke-programa | Teatro Victoria
INSULARIA Teatro | Tenerife
“FEDERICO & SALVADOR. Las horas oscuras y doradas
Dramaturgia: GERARDO BARRIOS
Ez dugu gazte izan eta bizitza hasten denean baino harago ametsik egiten. Baina sekula ez da minak ukituak ez izateko adina distantziarik hartzen.
‘FEDERICO & SALVADOR. Las horas oscuras y doradas’ antzezlanean Espainiako kulturako bi artista oso ospetsuen laguntasuna eta maitasuna kontatzen zaigu: Federico Garcia Lorca eta Salvador Dali. Ikasleen Egoitza bi mundu gurutzatzen diren eszenario izango da, maitasun ilun batek dirdira egin dezan. Sakona bezain ezinezkoa den laguntasun erotiko baten istorioa (igoera eta gainbehera) da, XX. mendearen hastapenean.
Severiano Garciak (Kanarietako zuzendari eszeniko ezagunenetako bat) zuzenduta, muntaketan Cesar Yanes (Lorca) eta Leandro Gonzalezek (Dali) parte hartzen dute ikuskizun sinple eta hunkigarri batean, era berean, bi Espainia ezagutzeko aukera ematen duena, edo bi pertsonaia (errealak eta fikziozkoak), hots, Luis Buñuel zinegilea edo Bernarda Alba beldurgarria.
Gainerakoan, antzezlanaren musika Juan Carlos Leonek “Mosco” konposatu eta bertsionatua dago osorik, eszenografia eta jantziak Hector Leonen kontura dira, eta pertsonaien karakterizazioaz Lylian Coronel arduratu da.
Madrileko Ikasleen Egoitza, Pariseko surrealismoa, New York hiria, Kubako esperientzia, La Barraka Unibertsitateko antzerki konpainia, edo Cadaqueseko kostaldea, non Lorca eta Dalik elkarrekin igarotzen baitituzte zenbait aste. Horiexek dira laguntasun berezi horretako zenbat eszenario.
Aktore-zerrenda: Leandro González / Salvador Dali
Cesar Yanez / Federico Garcia Lorca
Dramaturgia: Gerardo Barrios
Musika konposizioa eta konponketak: Juan Carlos León
Eszenografia eta jantziak: Hector León
Karakterizazioa: Lyliana Coronel
Argiztapena eta soinua: Alejando Cedres
Diseinu grafikoa: Elias Diaz
Ekoizpena: Insularia Teatro
Zuzendaritza Eszenikoa: Severio Garcia
Babesleak: Canarias Crea FELGTB, Lesbiana, Gai, Trans eta Bisexualen Estatuko Federazioa..
INSULARIA Teatro 2014an gogoeta, jardun eta dibulgaziorako sortutako Kanarietako erakunde profesional bat da, kalitate artistikoa, gizarte-konpromisoarekin, sentsibilizazioarekin eta entretenimenduarekin uztartzeko xedez sortua.
Konpainiak arte eszenikoen bidezko kultura- eta gizarte-dinamizaziorako beste zenbait proiektu garatzen ditu eta nazioarteko deiera sakon batekin egiten du.
Aitorpenei dagokienez, INSULARIA Teatro taldeak Teatro Noctivagoseko Nazioarteko Sariketako Ikuskizun Onenaren Saria jaso zuen 2020. eta 2016. urteetan (Oropesa, Toledo), sariketa berean Publikoaren Sari Berezia ere bai, biak De hombre a hombre lanarekin. Gainera, 2018. urtean Publikoaren Erreplika Bereziaren Saria jaso zuen (Kanarietako Arte Eszenikoetako Saria) Federico & Salvador lanari esker. Garai ilun eta argiak. Gainera, 2019ko apirilean Cacique Nigale Ordena jaso zuen, Venezuelako Maracaibo udalerriko Alkatetzak emana. Ordena hori kultura, bake eta anaitasunaren ikurra da.
Konpainiaren lanak Kanarietako eta penintsulako areto independenteen interesa piztu du, eta baita Latinoamerikako kulturako espazio enblematikoena ere, esate baterako Mar de Platako (Argentina) Teatro Auditorium izenekoarena. INSULARIA Teatro taldeak nazioarteko topaketetan ere parte hartu du

