ISAAK ERDOIZA-NAZARIO DÍAZ | Euskadi
“Fuego verde”
Imajinario kolektiboaren indarra labainarazteko nahiaz, “Fuego verde” lanak soinuaren fisikotasunean zehar bidaia sentikorra proposatzen du, irudikapenarekin harremanetan jarrita. Xede horrez, zenbait “soinu-naturak” osatutako gailua eratzen da. Ildo horri eutsiz, zaratarantz eta soinu-esperimentaziorantz bideratutako oroipen argiekin, “Fuego verde” lanak hainbat elementurekin kontzertu bat planteatzen du. Haiek entzundakoaren eta ikusitakoaren arteko harremana soinuaren fantasiara edo fantasmagorikora daramate, presentziak eta begien bistan duguna bat ez datozen atalase horretan.
“Fuego verde” “Conversation pieces” proiektuaren lehenengo lana da. Isaak Erdoizak eta Nazario Díazek ikerketa horri 2020an ekin zioten, David Toopen “Resonancia siniestra” saiakerak proposatutako soinuaren eta entzutearen nozioaren inguruan. Ikuslearengan soinu- eta ikus-erlazioak sortutako harriduraren ideia arakatzen du. Horretarako, arkitektura txikiak eraikitzen dira, non ikusgaiaren nahiz ikusezinaren, kanpoaldearen eta barrualdearen, zehaztasunaren eta abstrakzioaren arteko mugan jardunda, espazioa eta hartan gertatzen diren gauzen gaineko pertzepzioa aldatzen diren.
“Entzumenak estigma bat du bere gainean. Hain zuzen ere, zentzumenen artean hark gutxieneko fidagarritasuna du. Ikusten eta ukitzen duguna, ordea, errealitate “objektibotzat” jotzen dugu”, soinuak mamua baino ez dirudi; espazioan zalantzazko tokia du, eta denboran iragankorra da. Horregatik, soinua betidanik izan da metafora bat agerkunde mistikorako, debekatuta dauden desiretarako, zorigaitzerako, informaziorako, naturaz gaindikorako eta ezezagunerako”.
Idea eta performancea: Isaak Erdoiza eta Nazario Díaz
Laguntza dramaturgikoa: Rosa Casado
Laguntza plastikoa eta jantziak: Maia Villot
Egitura-materiala: Ibon Salvador
Zuzendaritza teknikoa: Óscar G. Villegas
Argazki-erregistroa: Camila Téllez
Ekoizpena: Metal performers
Baterako ekoizpena: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila- Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco
Egoitzak eta babesak: BAD Jaialdia, Más Nyam Nyam | si no vols pols no vinguis a l´era, La Caldera Bartzelona, Bobo Espazioa, La Fundición Aretoa
Esker onak: Juan Diego Calzada, Miguel Álvarez-Fernández, Myriam Rzm, Xabier Urtiaga, Iñaki Álvarez, Ariadna Rodríguez, Óscar Dasí, Cècile Brousse, Daniel Hernández, Koldo Arostegui, Mike Brookes
Isaak Erdoiza dantza garaikidearen alorrean koreografoa eta interpretea da. 2012 urteaz gero Maia Villotekin “La cosa en casa” antolatzen du; Bilbo hiriko etxeko testuinguruetan hainbat diziplinetako artisten topaketa da. Nazario Díazek bere lana nagusiki performancearen arteetan garatzen du, eta bere azken lana, “Looking for Pepe”, Pepe Espaliú Kordobako artistaren iruditik abiatuta eraikitzen ari da. Xede horrez, gorputzarekin, hizkuntzarekin eta lurraldearekin zerikusia duten gaiei erreparatu die. 2016az gero lankidetzan dihardute elkarren arteko sormenetan, eta proiektu honetan musika-ekoizpena, zarata eta soinuaren bat-batekotasuna erabiltzen dituzten artistak hartu dituzte erreferentziatzat.
