Otsailak 14 – 2026 – 20:00etan
Otsailak 15 – 2026 – 19:00etan

ANTZERKIA | Erabateko estreinaldia

“LA FIESTA FIESTA” | J. B. Pedradas (Javier Barandiaran)

(Euskadi)

LABURPENA: “La fiesta fiesta” antzezlanean, Javier jai bitxi baten erdian esnatu da. Ahots arraro bat entzuten du, hura lasaitzen saiatzen dena, baina guztiz kontrakoa lortzen duena. Badirudi beste ahots batzuek hitz egiten diotela, baina ez dago ziur, haizeak (haize arraro bat) oso gogor jotzen duelako. Gero eta gogorrago. Ezer ulertzen ez duenez, ezer ulertu nahi ez duenez, Javierrek dantzari ekiten dio. Dantza bitxi bati.

Testua eta antzezpena: Javier Barandiaran Melero
Antzerkigintza eta eszenaratzea: Javier Barandiaran Melero, Ainhoa Alberdi Gisasola
Butoh dantzaren irakaslea: Ainhoa Alberdi Gisasola
Iraupena: 50 minutu

KONPAINIA: J. B. Pedradas da Javier Barandiaran antzezleak erabiltzen duen heteronimoa bere bakarkako apeta eszenikoak askatzeko. 2000. urtean jaio zen, eta Euskal Herriko eta inguruetako zirkuitu alternatibo “gero eta eskasagoetatik” biran ari diren formatu txikiko ikuskizunak sortzen ditu noraezean. Beti testu propioez, J. B.-k, lotsarik gabe, sakontasun handiagoko ala txikiagoko gogoetak proposatzen ditu, itsutu egiten duten gaiei buruz: bakardadea, eromena, heriotza, goi mailako sukaldaritza, historia, gertakari paranormalak, arruntak… Hainbat pieza sortu ditu, esaterako, «El cuentacuencos» (2000), «Salvat Verdaguer, el malabarista invidente» (2005), «Pepinos podridos (en el frigo)» (2011), «No estoy para nadie» (2015) edo «Volver a empezar» (2023).