Jaime Figueroa | Madril

“Hablar entre dientes”

Otsailak 24, 19:00etan
Magia de Cerca

“Hablar entre dientes” komedia, magia eta bentrilokia uztartzen dituen ikuskizuna da, Jaime Figueroak publiko guztientzat egina.
Jaimek, txikitan, Macaulay Culkin-en antza zuen, eta, orain, berriz, Boris Johnson-en antza du… Bizitza zer den… Ahopean marmarrean aritu, horixe da egiten duguna oineko behatz txikian kolpea hartu eta garrasi isil bat egiten dugunean. Bere buruarekin eta bere irudizko pertsonaiekin egiten duen bakarrizketa bat da, ikuspegi komiko batetik une magikoak eskaintzen dizkiguna… Izan ere, Jaime mago komikoa ere bada, eta memorian atzera eginez, bere hastapenak eta haurtzaroko grinak berreskuratzen ditu, eta artista gisa egunez egun bizi duena kontatzen du, bentrilokuo izateraino nola eboluzionatu duen azalduz.

Jaime Figueroa, madrildarra, kontrakoa dirudien arren. Mutikotan bihurtu zen mago. Gehien gustatzen zitzaizkion gauzak pailazoak eta magia zirenez, Magia komikoan espezializatu zen. Jadanik hain haurra ez zenean, Arte Ederretan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, bere magia eta eszenaratzea magikoagoak izan zitezen, eta komedia are komikoagoa. 2011n “Magia Komikoko” txapeldun izendatu zuten Magiako Kongresu Nazionalean. Estetika eta presentzia oso bereizgarria eta deigarria ditu, magiaren munduaren barruan oso berritzailea, ikuslearen jakin-mina pizten duen estiloa izanik betiere. Arte eszenikoen eta magiaren bilakaera ondo ezagutzen duenez, bere ikuskizunak modu harrigarrian berritzen ditu klasikoen bertsioak. Nazioko eta nazioarteko ekitaldietan jarduten du, bere ikuskizun komikoekin.

Eszenografia: Panpina artikulatuak: Jaime Figueroa eta Alex Martínez Sanjuan
Jantziak: Patricia Figueroa
Musika: Gonzalo Baz eta Rafael Boeta
Argiztapena: Armando Magia
Soinua: Armando Magia