JAVIER AROZENA – ÉLIDA DORTA | Tenerife
“Double bill (U) + Der held (schwanengesang)”
Double bill ‘U’
‘U’ Élida Dorta eta Javier Arozena gara.
Biren arteko intuizioa, ematearen eta jasotzearen ekintza orekatua, adi entzutea, tentsioa, denboraren dilatazioa, fusioa, ireki, hartu eta biltzen duen talka, pultsu komun batean egoteko zeregin bateratua, komunitarioa denaren errituala.
Gorputzen soinua lurraren kontra kolpatzean, laguntza eta ekintza bikoiztearen indarra. Ekintza erritmikoa, estasi dinamikoraino eboluzionatzen duena eta ingurura hedatzen dena.
Ertzetan talka egiten duen ekintza, espazio interstizial hori presionatzen eta tenkatzen duena, kontaktua gertatu arte: besarkada, bat egitea eta atsedena, non bata eta bestea elkartzen diren… non ‘U’ agertzen den.
Kreazioa eta antzezpena: Élida Dorta & Javier Arozena
Jantziak: Dosi Andrade
Produkzioa: Gino Senesi
U irudiak: Javier Arozena
Der held (heroia) bere jatorrizko kulturan baloratzen diren funtsezko ezaugarrien kintaesentzia da, eta bizkar gainean darama bere epopeia pertsonal eta komunitarioa.Gizatalde baten, komunitate baten, amets, desio, irrika, lorpen eta frustrazio guztiak irudikatzen dituen pertsonaia. Funtsezko kontzeptuak lantzen ditugu, hala nola bidaia, bidea, paisaia, kontenplazioa. Saiakera, ezintasuna, porrota. Bakardadea, hauskortasuna, arintasuna, zaurgarritasuna, mugatua dena. Transzendentzia. Esoterikora eta sakratura doan errituala. Imajinario pertsonaleko lurraldeetan bizitzea proposatzen dugu, paisaia emanetan, eta haietan gorputz dantzari baten bidez bizitzeko askatasuna eskaintzen dugu. Behatzailea gorputzaren erreberberazioaren lekuko da, azaldu ezin denaren lekuko; subkontziente sinbolikoaren geografian bidaiatzen du, eta toki batera iristen da, izatea nahi duen lekura.
Kreazioa eta zuzendaritza: Gino Senesi & Javier Arozena
Koreografia eta antzezpena: Javier Arozena
Diseinua eta argiak: Horne Horneman
Argazkilaria: Derek Pedrós
Javier arozena Cía. Javier Arozena koreografo eta antzezleak eta Gino Senesi arkitektoak osatutako sortzaile tandema da. 2018az geroztik, gorputza, ingurunea, espazio arkitektonikoa eta lurraldea lotuz garatzen dugu gure arte jarduera. Gure zeharkako jarduerak garrantzi berezia ematen dio prozesuari, bai eta ekintza performatiboari berari ere, eta horrela, gorputza eta lurraldea eraikitzen eta deseraikitzen ditugu etengabe. Gorputza hipersentikortasun egoeren bidez adierazten da, bai eta behaketa introspektiboaren eta ingurunekoaren bidez ere, hunkitzeko gaitasuna ateratzeko eta hausnarketa espazioak, kontenplazio paisaiak eta pentsamenduaren lurraldeak sortzeko asmoz.

“Antzezle onena”, 25MASDANZA Jaialdian
Finalista Bartzelonako Kritikaren Sarietan, “formatu laburreko pieza” atalean
Erakunde hauen laguntzarekin (izenak):
Canarias Crea (Kanarietako Gobernua, Kanarietako Kultur Garapenerako Institutua), Derida Dance Center Bulgaria, Teatro Leal, Gomerako Koreografia Zentroa