Zer(K)nias

José Luís Sendarrubias | Madril 

“Odisea en PVC”

4 de junio a las 19:00h
DANZA

Itxurakeria horren garrantzitsu bilakatu da, ezen desiratzen dugunaren imitazio hutsak asebete egiten baikaitu. Heroi modernoaren bakardadea perfektua da, izan ere, loria eskuratu ez, baina behintzat hori egin izanaren itxurak egin ditzakegu. Plastikoak berekin dakar munduaren dirdira osoa kostu baxuan erdiesteko promesa. Mitoa etxekotzeak patutik ihes egiteko aukera eman digu, gure berezko unibertsoko jainko bilakatu garelarik, zenbaitetan zoriontsu eta eternoki asegaitz.

Koreografia eta interpretazioa: Jose Luis Sendarrubias

Argiztapenaren diseinua: Paloma Parra
Sorkuntza-egoitza: Teatro Pradillo
Laguntza: Ana Buitrago eta Maria Cabeza de Vaca
Bideoa eta Argazkiak: Luiscar Cuevas

José Luís Sendarrubias
Jose Pedro Carrionekin hasi zituen interpretazioko bere ikasketak, eta beranduago Arte Dramatikoko Goi Eskolako Sarean (RESAD) keinu bidezko interpretazioan lizentziatu zen. Aldi berean, dantza garaikideko bere prestakuntza garatu zuen, beste askoren artean, Gustavo de Ceglie, Jose Reches, Wendell Wells, Nicolas Rambaud eta Carmen Wernerren eskutik, Espainia barnean zein kanpoan. Bere esperientzia profesionala antzerkiaren eta dantzaren artean mugitzen da. Haatik, azken horretan garatzen du bere ibilbidea gehienbat. Freelance gisa eta modu jarraituan lan eginez Nicolas Rambaud koreografia-egilearen “Megaló Teatro Móvil” (2005-2009) eta Carmen Werner koreografia-egile eta dantzako saridun nazionalaren “Provisional Danza” (2009-2013) proiektuetan. Aldizka beste koreografia-egile entzutetsu batzuentzat egin du lan, Monica Runde, Iker Arrue, Chevi Muraday edo Natalia Fernandes kasu. Dantzari ibilbidea antzerki-proiektuak (Marta Schincaren “Ídolos rotos”, edo “Montenegro”, “Salvator Rosa” eta “Séneca” proiektuak Zentro Dramatiko Nazionalean, besteak beste) eta ikus-entzunezko proiektuak (Rafael Gordonen Los bellos suicidios) uztartzen ditu. Eta berezko sorkuntzak ere sortzen ditu, esate baterako, “Hombre Objeto” Jordi Vilasecarekin batera, edo “Destino/Destino” Casidanza kolektiboarekin.