Juan Carlos Avecilla | Madril

“Asalto”

maiatzak 6-7, 19:00etan
Flamenko

Espazio baten, toki baten, habitat baten bila menderatu ahal izateko. Helburua da mugimendu bat, egoera bat, aurretiaz iragarri gabeko une bat, topaketa bat bilatzea, dantza eta musika batzeko. Abestu, dantzatu, barre egin eta negar egiten dugu, dibertitzeaz gain. Horretan datza dantza hau, horretan oinarritzen da bizitza. Dena den, gogoratu behin baino ez dela erasotzen… Ez da berriz errepikatuko.

Zuzendaritza eta koreografia: Juan Carlos Avecilla
Dantza: Juan Carlos Avecilla
Musika-konposizioa: Juan Carlos Avecilla eta Pablo Oliva
Cantea: Pablo Oliva
Jantziak: Angela Lozano
E
koizpena eta banaketa: Juan Carlos Avecilla Cía Danza
Argazkilariak: Gabriel Asensio eta Francisco Tabasco

Juan Carlos Avecilla Zuzendaria, koreografoa eta dantzaria, Cadizko Maribel Gallardo kontserbatorioan Dantza Espainiarrean gradua eta Madrilgo María de Ávila dantzako goi-mailako kontserbatorioan Dantza Espainiar eta Flamenkoko Koreografian lizentzia. Gazte-gaztetatik lanean dihardu Antonio Márquez, Javier La Torre, Antonio “El Pipa” edo Ángel Rojasen konpainietan, besteak beste. 2015ean koreografo gisa abenturari ekin zion, eta “Melómano” estreinatu zuen. Urtebete geroago “Tic Tac Toe” sortu zuen Chicago eta New Yorkeko Cervantes institutuetarako. Lana Max sarietarako izendatu zuten errebelazio-ikuskizun onenaren kategorian, eta 2018an Andaluziako PAD sarietan 5 hautagaitza izan zituen. 2019an Tolosan “Creencias” estreinatu zuen. Ikuskizun horrekin 3 hautagaitza eskuratu zituen 2020ko Max sarietan: errebelazio-ikuskizuna, errebelazio-egiletza eta gizon antzezle onena. Bere azkeneko ikuskizuna (Equilátero) 2021ean estreinatu zen Jerezko Jaialdian eta 2022ko Madrilgo Dantza Jaialdian. Antzezleak honako sari hauek ditu: 2016ko Dantza Espainiarreko eta Flamenkoko Koreografia Lehiaketan lehenengo saria, 2017ko Almeriako Festibalean lehenengo saria eta 2019an Minasko Cante Festibalean finalerdira iritsita. Gaur egun María Pagésen konpainiako kide da, eta nazioko tablao garrantzitsuetan aritzen da, hala nola Madrilgo El Corral de la Morería, Casa Patas eta Villa Rosa edo Bartzelonako El Cordobésen.