Project Description

Koldo Arostegui | Bilbao 

“Bobo”

Irailaren 22a, igandea: 19:00etan | DANTZA
Venta de entradas

“We’re not perfect, we all have things that people might not like to see, and I like to show my faults” Grace Jones

Espazio intimo batetik, haurren linbotik, nire gainean mugitzen diren muga aleatorio guzti horiei begira nago, harrituta, normaltasuna normaltasun ezetik bereizten saiatuz. Besteen begiradak eta gizartearen inertziak presa sartzen didate, mugak normaltasunaren aldean kokatuko nauen lekura korrika joan nadin. Hala ere, ez daukat batere argi hor egon nahi dudan. Ez daukat argi linbo hau utzi nahi dudan, inork ezagutzen ez dituen baina nik lagun ditudan elementu horiek guztiak utzi nahi ditudan. Beldurra ematen du esateak, baina agian, baboa izan nahi dut, agian tentel hutsa naiz eta hobetu nago horrela.

Inguruan dabilkidan zarata itzaliko dut, astiro ibiltzen hasiko naiz, mugan jarri arte. Oinak erretzen bazaizkit ere, hor geratuko naiz. Dena asmatuko dut, baietz esango diot neure buruari, behin eta berriro, normaltasunaren eta arrarotasunaren herrialdea minimora murriztuko dut.

Gerturatzen diren guztiak zalantzaz beteko ditut, tentelak garen ala ez bereizteko aukerarik ematen ez digun epidemia izango banintz legez.

Ideia, sorkuntza eta interpretazioa: Koldo Arostegui
Argien diseinua: Marc Kanou
Eskerrik asko laguntza artistikoagatik: Jon Munduate, Dani Hernández, Olatz de Andrés, Neus Villa, Isaac Erdoiza
Laguntzaileak: La Fundición Bilbao, Dantzagunea (Sortutakoak 2018), Harrobia, Utopian Getxo

Koldo Arostegui
Koldok honakoekin lan egin du: Mudances-Angels Margarit konpainia, Deborah Hay, Rubio Gamo, Erre que Erre, Rodrigo Sobarzo koreografia-egile txiletarra, Dansgroep Amsterdam-Krisztina de Chattel konpainia, NuxCompany eta La Ejecutora.
Jerome Bel-en “The show must go on” piezan ere parte hartu du.
2018an, Performing Gender europar proiektuaren parte diren koreografia gorakorretako bat izateko hautatu zuten.
Azken urteetan, Angela eta Koldo bikotea osatu du, Angela Peris Alcantud-ekin batera. “Un Cuerpo Sinvergüenza” eta “Alles” piezak interpretatu dituzte hainbat herrialdetan.