KREGO-MARTÍN DANZA | Euskadi
“Zona (no) confort”
Jatorrizko ideia María Martín
Gizakia bere burua agerian utzi eta zahurgarri sentitzen denean sortzen den egonezinaz hitz egiten digu lan honek.
…badakizu, zure burua agerian uzten duzunean agertzen den sentsazio ezeroso hori… Azpiko arropak jantzita kalearen erdian zaudela amesten duzunean, gorputz-sentsazio arrotzak gutxietsiz eta sabeleko kalanbre txikiak bailiran plantak eginez… Zure helburua egun arrunt bat izatea da, baina arnasketa arina da, begiak finko dira, lepoa uzkurtuta, eta zure burua agertoki ezeroso batean murgilduta topatzen duzu.
Nola moldatzen zara egoera horretan zure gorputz sentsazioez kontziente egiten zoazela? Haiekin adiskidetzen saiatuko al zinateke, sentipen arrotzak bota, fenomenoaren kontra egin, saihestu, izoztu…
Judit eta Mariaren lan guztien atzean dagoen funtsezko gaia “dantzaren humanizazioa” da, non emozioa mugimenduari estuki lotua agertzen zaigun, eta dantza jendearengana hurbiltzeko bide berriak jorratzen dihardute. Ikuskizunean zehar publikoaren zentzumenak nabarmentzeko moduak aztertzen dituzte, eta ikusleentzako lengoaia ezagungarri bat arakatzen jarduten dute, performerrak eta publikoa konektatuz; behatzaile eta behatu, bereizketarik gabe.
Zuzendaritza: María Martín
koreografia eta interpretazioa: Judit Ruiz Onandi y Maria Martin
Kolaborazio eszenikoa: Izaskun Santamaria
Soinu-espazioa: Marc Cano y Niko Hanfkenscheid
Argiak: Marc Cano
Ekoizpena: Krego-Martin Danza
Babeslea:: Gobierno Vasco Departamento de Cultura -Eusko Jaurlaritza Kultura Saila
Laguntza: Estudio de Danza Aikoa Santurtzi, Festival Ripolledansa Ripoll eta Sozial Antzokia Basauri