urriaren 24an, 21:00etan

ANTZERKIA – Euskaraz

Las Katastrofen | Euskadi

“Beste bat”

Kirolik zailena aukeratu dute bi emakume hauek, basatiena! Ez dago federaziorik. Mundu guztia partehartzera gonbidatua dago, bere kontura.
Entrenamendua ganoraz egiteko: gustura egotea posible den lekua bilatu eta aurkitu dute. Argi daukaten gauza bakarra hauxe da: ingurua eta bertan dauden izakiak maitatzea ezinbestekoa dela.
Teknikak lagunduko ote die abiadura eta oreka artean mantentzen, krisma apurtu gabe?
Inork ez du esan hau erreza denik baina dibertigarria izan zitekeen!

Zuzendaritza: Leire Olaran, Jone García
Testua: Leire Olaran
Kanpoko begirada: Leire Ucha
Espazio eszenikoa: Jone García
Argiztapena: Imanol García
Bideoak: Ernesto Ruenes

Las Katastrofen” umorezko ikuskizun garaikideetan arituak gara 2008tik.
Publikoarekiko hurbiltasuna sortuz, umorean aurkitzen dugu sakontasuna, bizi filosofia. Eguneroko bizitzaren poesia eta absurdoa begiratzen aritu izan gara gure ibilbidean.
Errealitatearen azala zurituz errealitate paraleloen bila.