La Coja Dansa | Valentzia
“Llocjocxoc”
Izan gintezke etxe-aldaketa batean ahaztutako bi traste zahar, baina, egia esan, maskulinitate hegemonikoaz bestelako ikonografia sortzea erabaki duten bi mutil gara (bi gizon), nahiz eta ez dugun lortu ia-ia inoiz.
LlocJocXoc joko bat da, eta bere buruaz denbora gehien ahazten denak irabazten du, bere inguruak desegin eta kartoiekin nahasten dituenak; formak, erritmoak, kadentziak eta kolpeak bereiztea lortzen duenak, ezein mezuk ez dezan izan hizkuntzak duen irmotasuna. Mutatzearen poderioz definitzen gaituzten hitzetatik ihesi, jokoa perfektua izango litzateke, baldin eta, amaieran, hasieran ez bezalako zerbait izango bagina.
Hori ezinezkoa da, eta horrexegatik gustatzen zaigu.
Sortzaileak eta interpreteak: Diego M. Buceta eta Santi de la Fuente
Zuzendaritza eszenikoa: Tatiana Clavel eta Raúl León (Valentziako Unibertsitate Politeknikoa)
Testuak: Maribel Bayona
Musika: Heezen
Argiztapena: Hipólito Patón
Argazkia: CaixaFosca
Produkzioa: Raquel Vidal
Babesleak: Valentziako Kultura Institutua, Valentziako Udala, Cancunquinque (Santiago de Compostela), Espacio Inestable (Valentzia), Acontarmentiras (Valentzia).
La Coja Dansa 2000. urtean sortu zen Alteako Arte Fakultatean, eta 2004an profesionalizatu zen. Harrezkero, hiru aldiz aukeratu dituzte haren lanak Antzoki Alternatiboen Sareko Zirkuiturako, bi aldiz Danza a Escena ekimenerako eta beste behin Circula! egitasmorako.
Hainbat txapelketetan hautatu dituzte; esate baterako, Masdanza (Kanariak), Burgos-New York, Dansalt (Salt, Girona) edo Sevillako Koreografia Txapelketa, nahiz eta bat ere ez duten irabazi. Era berean, presente egon dira hainbat jaialditan: Bartzelonako Obra Laburren Erakusketan, Ikuskizunaren Maratoian edo Dansalona ekitaldian; Elxeko Dantza Jaialdian (Alacant); Terrassako Tensdansan; Dansa València jaialdian; Vigoko ALT’09 ekimenean; Huescako Periferias jaialdian; Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian; Almadako Dantza Hamabostaldian (Portugal); Alexandriako Antzerki Talde Independenteen Forumean (Egipto); Lilleko Les Repérages jaialdian (Frantzia); Tanec Praha (Txekiar Errepublika); InShadows (Portugal) edo Tangerreko Youmein eta Haraka ekimenetan (Maroko). Nazioarteko topaketa koreografikoetan ere parte hartu dute, hala Rio de Janeiron (2012) nola Munichen (2013).
2009an Dantza Ikuskizun Onenaren Abril saria jaso zuten Sed lanarekin (onak).
2018an, Valentziako Kultura Institutuaren Dantza Ikuskizun Onenaren Saria eskuratu zuten, Medul·la lanagatik.
