WORK in PROGRESS: Eguzki Zubia – La Dinámika | Euskadi 

“3er  acto”

23-24  octubre a las 19:00h 
Antzerki-Dantza

“Nire gorputza ia erabat aldatu da, baina atsegin dut oraindik. Nire haragiak erori izana onartzen dut, nire zimur irrigarriak eta nire dagoeneko aienatuak dauden bilo ederrak onartzen ditut . Dagoeneko ez zait sarri arima matxinatzen, eta, hala ere, espiritua errazki jartzen zait pozarren. Bien bitartean, tabu-eraisketan jarduten naiz, trapu zaharrak garbitzen, eta zaku urratuan erori eta porrota jotzen dute gertatzen ari zaigunaz kontatzen dizkidaten istorioek. Kar, barre egiten dut, eta barre egiten dut Aita Santuaren lepotik, guztiaren lepotik, neure lepotik. Eta graziazko egoera horretan loriatzen naiz!”
Hirugarren ekitaldia pertsona bakarreko antzezlana da, emakume batena, menopausiarekin datorkion eraldaketa ospatuz. Begirada propio bat, umorea du giltzarri, epopeia tragikomiko bat, zahartzarorat iniziazio-bidaia. Emakume moduan hirugarren zatia, bizitzako hirugarren ekitaldia.

Ideia eta testua / Eguzki Zubia
Kanpoko begirada eta edukiak : María Ibarretxe del Val
Sorkuntza fisikoa eta koreografia: Matxalen Bilbao, Robert Jackson

La Dinámika antzerki-konpainia fusio-proiektu bat da, konpainiaren proiektuen eta haren zuzendari Eguzki Zubiaren proiektuen artekoa. Bereizketa bat egitea zaila da. Bat nora, bestea hara, bi eta bat dira, horixe du antzerkiak!
La Dinámika konpainiak, bere proposamen guztietan, berezko lengoaia bat bilatu nahi du antzerkia, dantza eta plastika eszenikoa fusionatuz, umorea azkartuz konpainiaren bereizgarri moduan.