2020 Tinto de Verano – Txotx Ekainean

La Dinamika – Eguzki Zubia 

“Mi 3er Acto

uztailak 3, 20:00etan
Aforo reducido COVID-19
ANTZERKIA

Nire gorputza aldatuz doa, baina gustuko dut oraindik
Onartzen ditut nire haragi eroriak
Nire zimur samur eta nire bilo ederrak

“Mi 3er. acto” menopausiarekin batera sortzen den eraldaketa ospatzen duen emakume baten lan unipertsonala da. Umoretik eraikitako begirada propioa, epopeia tragikomikoa, hirugarren adinera begira jarritako bidaiaren hasiera. Emakumearen bizitzako hirugarren zatia. Aktoresa baten Backe Stage deituko dioguna. 57 urteko emakume batek kamerino barnetik azalduko dizkigu bere hausnarketa pertsonal eta intimoak, emakume, pertsona nagusi eta artista gisa bizitzen hasi den hirugarren etapa horren inguruan.

Fikzioaren eta errealitatearen artean jolasten du errelato honek, antzerkiaren eta dantzaren artean, antzezlearen nortasunaren ezaugarri gisa.
Obra kritikoa eta ironikoa da, adinari buruzko aurreiritziak apurtzeko asmoz.

Testua eta zuzendaritza: Eguzki Zubia
Eszena zuzendaritza: Matxalen Bilbao, Aitor Basauri
Koreografia: Matxalen Bilbao, Robert Jackson
Argiztapena: Oscar Grijalba
Jantziak eta Atrezzoa: Mano de Santa
Ekoizpena: La dinamika
Laguntzaileak: Artistas en Residencia Bilbao Escena 2019

Eguzki Zubia diziplina anitzeko antzezlea da. Pasioak eta jakin-minak mugituta, sorkuntza eszeniko, formatu eta eremu guztiak landu ditu: antzerkia, dantza, clown, zinema eta telebista, arlo guztietan etengabeko prestakuntza-prozesuan murgilduta.

La Dinámika lanak antzerkia, fisikotasuna eta dantza fusionatzeko lengoaia bat bilatu nahi du, betiere, konpainiaren ezaugarria den umorearekin. “Ella no es Liz Taylor” eta “3er Acto Plenopausia Revolution” lanak ditu egun kartelean. “Gernika” filmean ikusi ahal izan dugu, baita “Caminantes” seriean ere, biak Koldo Serrak zuzenduak.