La Higuera | Euskadi

“Nire usaina galdu nuen eguna”

Urriak 14, 21:00etan
Antzerkia

Eszenan bi maitale: Irene eta Libe. Komikizko estudio batean daude. Iragan berdin bat partekatzen dute: haien etxeetan maitasuna banatu zen. Komizko proiektu bat sortzen hasten dira, haustura eta maitasunaren amaiera irudikatzeko nahian; ez zekitena zen haien arteko maitasuna ere amaituko zela. Nostalgia baino ezer gehiago existitzen da gure artean? Noiz galdu nuen nire usaina

Zuzendaritza: Irene Zarrabeitia
Dramaturgia: Libe Estebaranz
Antzezleak: Irene Zarrabeitia, Libe Estebaranz
Itzulpena: Irene Zarrabeitia
Soinu espazioa eta ikus-entzunezkoak: Ane Zugaza
Filma eta argazkiak: Adrián González
Komikia: Martín Lasa
Irudien animazioa: Albar Cirarda
Jantziak: Miriam Ruiz
Argien diseinua eta teknika: Asier Yurrebaso
Ekoizpena: La Higuera Teatro
Laguntzak: Harrobia-Eskena (Transiciones), Sopelako Kurtzio Kultur Etxea, Garaion Sorgingunea, La Fundicion (Bilbao), Zornotza Aretoa

Irene Zarrabeitia eta Libe Estebaranz 2021eko neguan topo egiten dute Bilbon, lau urtez banatuak egon eta gero antzerki-ikasketak zirela eta. Dramaturgia eta lengoaia eszeniko berrietan ikertzeko nahian, La Higuera sortu zuten. Devising metodoan inspiratua, modu horizontalean lan egiten du konpainiak, lankide eta ekipo artistikoaren kideei garrantzi artistiko berdina ezarriz.