Otsailaren 3a eta 4a, 19:00etan
ANTZERKI-ESTREINALDIA
La Pacheca Colective | Euskadi
“HELENAK (Troiakoak, Ukrainakoak, Santutxukoak…)“
Helenek eragin al zituzten Troiako gerrak?
HELENAren mitoaren dekonstrukzioa.
Bai Troiako Helenaren mitotik, bai dokumentaletik, Helena ugariren bizitzetara hurbilduko gara, sozietate patriarkalak erruztatuta eta estigmatizatuta Helena izate hutsagatik.
Ironia, intimitatea, tragediatik egunerokotasunera, gure HELENEK borroka egiten dute duintasunaren, justiziaren eta berdintasunaren alde.
Sexu-indarkeria gerraren parte da; sexu-indarkeria kalean dago, nire eraikinean, sareetan… Sexu-indarkeria gure bizitzaren parte izan da aspalditik. BETIDANIK. … emakumeen aurkako sexu-indarkeria gaitz bat da, epidemia bat.
Eta, bien bitartean, emakumeak hil egiten dira; tira, ez dira hiltzen. Emakumeak hil egiten dituzte.
Gure oroimenaren kontakizuna poesiaren, performantziaren eta antzerkiaren bidez. Den-denari buruz hitz egiten dugu. Zalantzan jartzen ditugu geure buruak, gogoeta egiten dugu, ezegonkortu egiten gara. Zergatia jakin nahi dugu.
Mitoa, gaurkotasuna eta gertaera historikoak. Troiako, Ukrainako eta Kosovoko Helenak, baina Santutxukoak edo Kordobakoak, Medellingokoak edo Kongokoak ere bai…
Genealogiak, Indarkeriak, Memoria eta Generoa.
Sorkuntza, zuzendaritza eta interpretazioa: Bea Insa
Kanpo-begia: Ángel Mirou
Bideoak eta argazkiak: Ángel Mirou
Argien diseinua: Patxi Pascual y Bea Insa
Produkzioa: La Pacheca Collective
LA PACHECA COLLECTIVE (Bilbo-Valentzia) proiektu artistikoa Ángel Mirou egileak eta Bea Insa aktoreak (biak ala biak ibilbide artistiko luzea duten profesionalak) bultzatu dute. Euskadin eta Espainiako Estatu osoan lankidetzan aritzen dira hainbat proiektutan eta hainbat artistarekin: Pako Revueltas, Consuelo Barrera, Nerea Aizpurua, Antonio Morcillo, Paul Stouthammer… Haien proiektuek diziplinartekotasun nabarmena dute, eta gure egungo gizartearen ikuspegi kritikoa eta soziala. Lan egiten dute hainbat jarduera-ildotan; esate baterako, antzerki-ikerketan edo hizkuntza berrien bilaketan, bai antzerkian eta bai ikus-entzunezkoen eremuan.
Proiektua 2017an hasi zenetik, Ángel Mirouren “PARADIGMA (O cómo Big Pharma curó mi depresión post parto con Storytelling)” antzezlana sortu zuten, Pako Revueltasen zuzendaritzapean, eta antzezlan horrekin Espainia, Peru eta Boliviako (FITCRUZ19) zati handi batean zehar ibili ziren. 2019an, Camiselle (Á.Mirou) sortu zuten, Bea Insaren zuzendaritzapean, lapurtutako haurtxoen krimenetik abiatuta… 2020an, “CONTADO POR ELLAS (Republicanas y antifranquistas)” estreinatu zuten. Espainiako gerra zibila eta gerraostea bizi izan zituzten emakumeei egindako elkarrizketetatik abiatuta sortutako pieza da. Madrilen, Bartzelonan, Logroñon eta Sevillan taularatu zuten. Finalista izan zen CENIT 2020n. Bogotako (Kolonbia) MUJERES EN ESCENA POR LA PAZ jaialdian aukeratu zuten antzezlana, eta Bogotako Centro de la Memorian eta Medellinen ere antzeztu zuten… Egile berri onenerako hautagaia izan zen 2021eko Max Sarietan. 2022ko apirilean, frantsesezko bertsioa estreinatu zuten Port Saint Louis du Rhône-n (Frantzia). Nafarroako Memoriaren Institutuaren katalogoan eta Marseillako Festival Théâtre Documentaire-n hautatu zuten. Gaur arte, hirurogei emaldi baino gehiago egin dituzte. 2022an, lan berria estreinatu zuten: “TARÁN TRAN TRANSICIÓN”. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Bilboko La Fundición-ek eta San Agustín Kultur Guneak (Durango) diruz lagundutako lana da. 2023an, “A SOLAS CON EL EMÉRITO” estreinatu dute (Ángel Mirouk eta Bea Insak sortua), Taran Tran Transición antzezlanaren spin-offa, Juan Carlos I Espainiako Errege polemikoari (gaur egun emeritua) buruzko ikus-entzunezko antzerki-satira erreala.
Haien antzezlanak Espainiako Estatu osoan, Frantzian, Kolonbian, Ekuadorren, Perun eta Bolivian taularatu dira.







