Azaroaren 22ean, 19:00etan

Eskularruko txotxongiloen antzezlana
Publiko orokorrarentzat 14+
Iraupena: 50´ | Hitzik gabea

La Puntual | Cataluña

MELODAMA” edo “Uumezurtz errusiar baten mendekua

Melodamak begiratzeko modu berri bat proposatzen die ikusleei. Bi txotxongilo-erretaulatan banatutako begirada bat, sentimenduen istorio bat azaltzeko eta, horrela, zinema mutuaren kutsua duen melodrama bat gogora ekartzeko. Melodrama, XIX. mendean arrakasta handia izan zuen generoa eta XX. mendearen hasieran oraindik antzokiak betetzen zituena, desprestigioaren amildegian erorita dago gaur. Zinema baino ez da saiatu melodrama salbatzen, eta ez beti arrakastaz. Melodama lanak horregatik berreskuratzen du genero konbentzionalizatu hori, haren konbentzioekin jolastu ahal izateko eta ikuslea etengabe harrituko duen istorioa eta bera taularatzeko modua eskaintzeko.
Garaikide bihurtutako klasikoa da, testurik gabeko txotxongilo-antzerki arriskutsua, ikuskizun sotil eta zorrotza, helduentzat egina.

Titiriteroak: Martí Doy eta Eugenio Navarro
Zuzendaritza: Jordi Prat eta Coll
Musika: Matías Torres
Txotxongiloak: Martí Doy
Jantziak: Águeda Miguel
Argiztapena: Quico Gutiérrez
Erretaulak: De Guzmán
Soinu-efektuak: Matías Torres
Argazkiak: Becky Lawton
Bideoa: Carlos Rufete
Diseinu grafikoa: Eugenia Susel
Ekoizpen exekutiboa: Eugenio Navarro
Produkzio idazkaria: David Muntaner

La Puntual Bartzelonako antzokia da, non txotxongiloak, itzal txinatarrak eta animatu daitezkeen objektu guztiak protagonista bilakatzen diren. Astebururo oholtzaratzen ditugu txontxongiloak bertan. Espazio eszeniko intimo eta atsegina da, handi zein txikientzat sorpresaz betea.

La Puntual Erribera auzoan dago, Ciutadella parketik, Txokolatearen Museotik edo Picasso Museotik gertu. Auzo horretan, XIX. mendearen amaieran jadanik kafetegietan antzezten zituzten txontxongiloak.