La Ruta 40 |  Cataluña

“Reiseführer”

“Premis de la crítica 2019” sariketan, formatu txikiko ikuskizunik onenaren saria jaso zuen

martxoak 8 eta 9, 19:00etan
ANTZERKIA

Reiseführer” izeneko ikuskizuna gure izaera garaikidearekin oso lotuta dauden kontzeptu batzuen inguruko ikerketa eszenikotik abiatzen da, hau da, giza esperientziaren birtualizazio eta eszenifikazioa, gizarte likidoa edota turismoa, fenomeno global gisa, gure sasoiko bereziko narratiba ez konbentzionalen erabilera eszenikoa entseatzeko.

Mundu interkonektatu batean, datuak eta laguntasunak metatzen ditugu, presente absolutuan. Etenik gabe. Bizi-eszenen fikzioak iruditzen dira joera globalen arabera; denok onarpen sozialaren bila, ia-ia desesperazioz, baina bakoitza norbanako moduan guztiz isolatuta. Gure ustezko esperientziak fagotizatzen ditugu egiazkotasunaren nostalgia sentitzen dugulako. Era berean, ez gara gure inguruan gertatzen den ezer ulertzeko gai. Turista garen heinean, ezezagunaren bila goaz, baina, egia esan, egiten dugun gauza bakarra planetan zehar ibiltzea da, etxetik irten aurretik ezagutzen genituen irudien bila.

Gure soiltasun propioan murgilduta, turismoa gure denbora ulertzeko irudi perfektu bihurtu da: Gure errealitatearen irudi ez osoa, zatitua, eta, beraz, partziala.

Dramaturgia eta zuzendaritza:  Ferran Dordal
Antzezleak:  Alberto Díaz, Albert Prat eta Sergi Torrecilla
Espazio eszenikoa eta jantziak:  Xesca Salvà
Ekoizpen exekutiboa:  Maria G. Rovelló
Argien diseinua:  Mingo Albir
Soini espazioaren diseinua:  Pau Matas
Jatorrizko musika:  Clara Aguilar
Zuzendaritza laguntzailea:  Carlota Grau
Ekoizpen laguntzailea: Anna Castillo
Eszenografia laguntzailea:  Oriol Corral
Eszenografiaren errealizazioa:  EGM i Llorenç Balaguer
Espazio irudia: Pol Rebaque
Kartelaren irudia:  Laura Pujolàs
Argazkiak:  Noemí Elias Bascuñana
Produkzioa: La Ruta 40 i Teatre Lliure 


“Estamos ante una de las compañías independientes más importantes del panorama teatral, responsable de piezas tan diversas como ‘El llarg dinar de Nadal’, ‘Cúbit’ o la reciente ‘Reiseführer’.

Una compañía que arriesga y apuesta, muchas veces, por temas más sociales y políticos.” Aida Pallarès/
EL PERIÓDICO – ON BARCELONA.”

“Imprescindible si queréis teatro, si os gusta la sencillez, la calidad y el detalle. Interpretación impecable.
Grandes salas deben apostar por compañías como esta, que aún siendo jóvenes, acumulan experiencia, tablas y buen
hacer.” Ana Jarque / REVISTA GODOT

“Genial. Empático. Una joya desenfadada y cargada de contradicciones honestas. La Ruta 40 han demostrado que respiran muy frescos fuera del texto y que pueden hacer compañía con otros nombres que defienden un teatro postdramático, para buscar sorpresa y verdad. Están pletóricos de haberse encontrado y de compartir trayectos con unas
autorías aún por reivindicar y darle un espacio visible y constante; en definitiva son una guía ideal para el
viaje del nuevo Lliure.” Jordi Bordes / El PUNT AVUI

La Ruta 40 konpainiaren ibilbidea
2011n Bartzelonan sorturiko antzerki konpainia independentea. Talde egonkorra dauka: Alberto Díaz, Maria G. Rovelló, Albert Prat eta Sergi Torrecilla. Hala bere, beti ari dira beste zuzendari, antzezle eta sortzaile batzuekin batera lan egiteko aukeren bila.

Hamabi ikuskizun estreinatu dituzte. Bi ildo lantzen dituzte: Testu klasikoetatik (Harold Pinter eta Thornton Wilder) edo garaikideetatik abiatutako ikuskizunak (Davide Carnevali, Josep Maria Miró, Lluïsa Cunillé, Albert Arribas, Marc Artigau edo Romina Paula); eta konpainiatik kanpoko dramaturgo eta zuzendariekin lankidetzan sortutako ikuskizunak (Carlota Subirós eta Ferran Dordal).

Beren ikuskizunak hainbat jaialdi eta eremutan eman dira: Festival Temporada Alta, Festival Grec, Fira Tàrrega, Fira de Teatre de Manacor, BABEL Festival (Errumania), Teatre Lliure, Beckett aretoa, La Seca-Brossa edo El Maldà, beste askoren artean.