Azaroak 29, 30 – 2025, 19:00

Antzoki Alternatiboen Sarearen Zirkuitua 2025 | DANTZA | Estreinaldia Euskadin

Laimperfecta | Madril

“La intérprete”

Ene ustez maitasuna zena nire burua salbatzeko modu etsia besterik ez zen. Ene ustez arrakasta zena porrotera bideratutako zerbait besterik ez zen. Ene ustez dantzatzea zena iraulaldia besterik ez zen. Ene ustez erdigunea zena zulo bat zen egiaz. Ene ustez Jainkoa zena okerragoa zen benetan. Eta ene ustez nekea zena… Bai, bazen nekea.

“La intérprete” istorio pertsonal eta kolektiboa da, arrakastaren ideiaren eta identitate, lan eta maitasunaren arteko harremanaz ari dena.

Egileak: ‘Las bailarinas no tocan el cielo’ proiektuan parte hartzen duten dantzariak
Zuzendaria eta antzezlea: Clara Pampyn
Dramaturgia: Alberto Alonso, Ana Botía eta Clara Pampyn
Testua: Ana Botía, Clara Pampyn eta elkarrizketatutako dantzariak
Zuzendaritza artistikoaren laguntzaileak: Alberto Alonso eta Ana Botía
Mugimenduaren laguntzailea: Elena Córdoba
Argiztapenaren diseinua: Andrés Dwyer
Jantzien diseinua: Clara Macías
Soinuaren diseinua: Alberto Ruiz Soler
Bideoa: Lucía Marote
Argazkia: Vanessa Martins
Kudeaketa: Mar López

Laimperfecta kolektiboa Madrilen dago kokatuta. 2016an sortu zen, eta Clara Pampyn eta Alberto Alonso dira haren kide. Kolektibo izena hartu zuten, haien hitzetan, honengatik: “elkarrengandik hurbil egoten saiatzen gara, prozesuetan parte hartzeko modua mugatu gabe”. Hala, haien rolak aldatuz doaz, baina leitmotiva berbera da beti: “elkarri laguntzea eta gure kezkak bultzatzea”. Jakin-min handia dute koreografiari dagokion guztian, kemena jartzeko euskarri gisa, eta hori gorputzaren mugimenduak sortzen dituen egoera fisiko eta emozionaletan bihurtzeko. Hori guztia, beren jardutea eta testuingurua birpentsatzen lagunduko dielakoan. “La intérprete” ez ezik, “Twist” edo “Fuga” lanak ere nagusitu dira.

Pampyn irakaslea ere bada hainbat ikastegitan, eta antzezle aritu da beste konpainia batzuetan, esaterako, Elena Córdobaren edo Jesús Rubio Gamoren konpainietan (horrekin emakumezko dantza-interprete onenaren Max Sarirako hautatu zen 2019an, “Gran Bolero” lanagatik, nahiz 2022an, “Acciones Sencillas” lanagatik). 2022an, ‘Las bailarinas no tocan el cielo’ ikerketa-proiektuari ekin zion; oraindik dihardu horretan, eta hori oinarri izanda, hainbat formalizazio eszeniko sortu dira, hala nola “Las que bailan” (2023).