LAS  FELLINI |  Euskadi 

“Las Fellini de toda la vida…”

Hilaren azken osteguna
 otsailaren 25ean, martxoaren 25ean, 19:00etan.
KABARETA

Umoreak eta barre egiteak defentsei laguntzen die, ez diezagutela debekatu!!
Las Fellini taldearen taularatzean transgresio bat dago errepresentazioan bertan, intuizioarekin eta berehalakotasunarekin jolasean, culte de la vie deitzen zaionarekin. Ukitu arin, indartsu eta zakarrak erabiltzen dituzte bat-batekotasun sentsazioa eta kolorea emateko, “fauvismo” moduko bat.

Umorean zentratzen den kontzeptua bilatzen dute. Arauen aurrean jokabide errebeldea adierazi eta defendatzen dute, berezitasunak bilatuz, maila artistikoan aurrera egiteko eta bizitzeko modua bera zalantzan jartzeko.