Laura Marrero – Daniel Morales | Tenerife
“La geografía del beso”
“Geografía de un beso” ibilbide eszenikoetan eta gorputz-ibilbideetan ardaztutako hiru piezaz osatuta daude, eta mundu ezagun eta ezezagun baten, gorputz egiati eta izutu baten zertzeladak mapatzen dituzte.
Une desberdinetan sortuta daude, eta ibilbideak zehazten dituzte: non egon gara eta non gaude. Mugimendu irmo eta ahulek ezartzen dituzte puzzle hau osatzen duen pieza bakoitzaren gaiak. Poesia, galderak, eta batez ere, geografiak, espazioa urratzeko eta gorputzak laztantzeko.
“Descarga”
“Ahots askori ahotsa ematea”, gorputza transmisiorako tresnatzat erabiliz. Ez da ametsa, egia da, errealitatea mundura etorri da. Esperientzia ukitzea, sentitzea, usaintzea, antzematea…
Fisikoaren, espazioaren edo denboraren bitartez, hainbat balio lantzen dira. Absentzia da espazioan errotutako aztarna edo espazioan “graffiti” erraldoi baten antzera margotutako umiltasuna, eta gorputzak gertatu dena, gertatzen ari dena eta gertatuko dena kontatzeko beharra sentitzen du.
Kontzeptua: Laura Marrero
Sortzaileak: Carmen Werner eta Laura Marrero
Antzezlea: Laura Marrero
Musika: Samaris – Ryoji Ikeda – Fennesz
Iraupena: 20 minutu
Eskerrak: Carmen Wernerri, Roberto Torresi, Marliuz Borgesi, Victoria Antzokiari, Virginia Sanzi, Carmen Macíasi eta Daniel Moralesi, y batez ere aurpegira begiratu didaten pertsona guztiei.
“Irme 2“
Antzezlearentzat, IRM egitearen helburua da gizakiengan eboluzioa edo inboluzioa, nahita edo nahigabe, eragiten duten etengabeko eraldaketa-prozesuak behatzea da. Aldaketa horiek benetako egitateetatik edo sentsazio eta emozio errealagoetatik erator daitezke; galeratik maitasunera doaz, eta denak ongi funtzionatzeko helburuz banakoak modu masokistan (ala ez) bere gain hartzen dituen (ala ez) erantzukizunak jasatearen (ala ez) sentsazioa ere barne hartzen dute.
Kontzeptua, sortzailea eta antzeztea: Daniel Morales
Musika: Frank Bretschneider, Avia, Sylas
Iraupena: 15 minutu
Eskerrak: MASDANZA jaialdiari eta La Gomerako Koreografia Zentroari, proiektuaren sorgune izan zen egoitza artistikoa emateagatik; Laura Marrerori eta Raquel Jarari, prozesuan parte hartzeagatik, agertoki barruan zein kanpo, eta Roberto Torresi eta Marliuz Borgesi (Victoria Antzokia), konfiantza eta babesa emateagatik.
.

“Delicadeza”
Ahul sentitzea. Agertokia mundua dela kontuan izanik, “Delicadeza” sortzeko prozesuak jarraibide bat ezarri zigun: zerbait sotila lortzeko, ikusleak samurtasun hori eraikitzeko lan gogorrera gonbidatu beharko genituzke. Muskulu-tentsioen geruzak, gogortasun-geruzak, espazioko geruzak kentzen goaz, pultsuan barrena, eta haren eta haien eta espazioaren azalera iristen gara.
Kontzeptua, sortzaileak eta antzezteak: Laura Marrero eta Daniel Morales
Musika: DJ Koze – Gene Autry – Gorecki – Fennesz – Bruno Sanfilippo
Argiaren diseinua: Alejandro Cedrés eta Alfredo Díez
Iraupena: 32 minutu