Ekainak 13-18 – 2026
Sorkuntza egoitza
Laura Sam | Euskadi
“Subir la dosis”

Ikuskizun garaikideak eta bereziak (ahots propiodunak, zirkuitu konbentzionaletatik at) antolatzen dituen antzokia ez ezik, arte eszenikoen sektorerako baliabideen zentroa ere bada La Fundición. Hortaz, Sorkuntza egoitzen bidez, ekipamendua eta lan-espazioa sortzaileen zerbitzura jartzen ditu aretoak. Jakin badakigu konpainiek ikertu, sortu eta ekoizteko prozesuak garatu ahal izateko lekuak behar dituztela; hori dela eta, bertoko sorkuntza egoitzak zuzenean proiektu eszeniko berriak martxan jartzen laguntzeko tresna eraginkorrak izatea nahi dugu.
Laura Sam (1989) jakintza-alor anitzeko artista da; izan ere, poesia eszenikoan, performancean eta musikan espezializatuta dago. Hala, hitza eta ahozkotasuna uztartzen ditu, gorputza tresna poetikotzat hartuta. Halaber, musikaren arloan lan egiten du: 2022an, album bat kaleratu zuen Juan Escribano musikariarekin (We Are Standard), “La voz en contra”, eta Kase.O, Abraham Boba (León Benavente) edo Nacho Vegas artistekin kolaboratu du.
Haren lehen ikuskizun eszenikoa, “Subir la dosis” (La Fundición aretoan azaroaren 28an eta 29an estreinatuko da), ahozko poesiako pieza da, depresio-kontrako tratamendu baten ondoren bost hilabeteko idazketa-prozesu baten ondorio gisa sortu zena. Olerkiak meditazio-praktiketatik sortuak dira: 25 minutuko saioak dira, eta horien bidez, isiltasunaren entrenamendu sakona egin da, zeinuaren zantzua, benetakoaren eldarnioa eta neurosiaren intuizioa bereizteko gai izateko. Artistaren beraren hitzetan, ikuskizuna “hustura izango da; prozesu kognitiboak ulertzeko ahalegina; ibilbide introspektiboa kontzientziaren izuan zehar, eta izateari utzi ezin diogun guztia onartzea”.
Sortzailea, zuzendaria, testu-egilea eta antzezlea: Laura Sam
Soinu-oinarria: Ibon Aguirre
Argien diseinua eta zuzendaritza eszenikoa: Daniel Aranda
Irudia: Judith Voet
Jantziak: Estela Miguel – Proyecto H05
Laguntzailea: La Fundición






