LEAMŎK  | Valentzia

“Lázaro”

Urtarrilak 22 , 23 – 19:00etan
ANTZEZLANA
La Fundición Aretora etortzen diren 12 urtetik gorako pertsona guztiek, indarrean dagoen osasun arautegia betetzeko, Europar Batasunaren Covid Digital Ziurtagiria (QR) aurkeztu behar dute NANarekin batera.

SGAE saria, Russafa Escénica Jaialdiko IX. edizioan

Goseak barnea urratzen nauenean, hark elikatzen dit. Berak kontatzen du nire historia. Hain zuzen, jabe bat izatetik jaun eta jabe izatera pasatzearen historia.

LÁZARO El Lazarillo de Tormes Espainiako lan klasikoaren moldapen librea da. Guztiok ezagutzen dugun historia unibertsala. Ia. Lázarok bere historia eta bere litroak partekatzen ditu. Jabez nola aldatuz doan kontatzen du; baina XXI. mendeko jabeak ez dira XVI. mendekoak. Mutil azkarra Marco lagunarekin dator, musika egiten duelako.

Hala, LÁZARO Hip Hop estetikarekin kontatuta dago; are gehiago, batzuetan joko eszenikoaren motor bihurtzen da, eta, horretarako, besteak beste, break dance, footwork, freeze, popping edo tutting elementuak erabiltzen ditu. Pertsonaiaren bizimoduaren lehen zatia estiloz eta dinamismoz kontatzen da rapari esker.

«Pobreak izan arren, kalean egon arren, bizirauteko marketina ezagutu behar dugu».

LÁZARO lanak Hip Hopa eta antzezlana nahasten ditu hizkuntza eszeniko berriak sortzeko eta, aldi berean, herri-tradizioan klasikoa den hori mantentzen du: historia herriko plazan egindako moduan kontatzen da

Interpretazioa, dramaturgia eta zuzendaritza: ROBERTO HOYO
Musika-ekoizpena eta zuzeneko musika: MARCO FILIPE FERREIRA
Arte-aholkularitza: XAVO GIMÉNEZ
Argien diseinua:
 FRANCISCO JAVIER GIMÉNEZ
Mugimenduaren aholkularitza: LUÍS MELIÁ
Kanpoko begirada: 
LUIS CARLOS GÓMEZ
Jantziak, diseinu grafikoa eta sareak: SOFÍA ZARAGOZA
Break Danceren aholkularitza: BBOY DRINAZ
Argazkigintza eta bideoa: DAVID LINUESA

ROBERTO HOYO
Aktorea, dramaturgoa eta raperoa. Parisko Conservatoire National Superieur d’Art Dramatiquen eta Valentziako Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolan ikasi zuen. Besteak beste, honako profesional hauekin lan egin eta prestatu zen: Sandy Ouvrier, Eva Zapico, Javier Sahuquillo, Vicente Fuentes, David Leborgne eta Albena Produccions eta Nakamura Films enpresak.

MARCO FERREIRA
Konpositorea, musika-ekoizlea eta soinu-diseinatzailea. Zinemarako, bideo-jokoetarako, appetarako eta antzerkirako musika konposatu eta ekoizteko orduan esperientzia du. Portoko Escola Superior de Música e Artes do Espectáculon ikasi zuen. Besteak beste, hurrengo enpresa hauentzat lanean dihardu: Livito, Formosa Estudios, Amplitude Acoustics eta Teatro Helena Sá e Costa.

AKAI MPC LIVEtik musika eta soinu-espazioa zuzenean jaurtikitzen dira; lagingailu horri esker, eszena bultzatzean dinamismo eta moldakortasun handia lortzen da.