LEGALEÓN-T TEATRO/KOLECTIVO MONSTRENKO | Euskadi 

“¿Hay alguien ahí?”

urriak 17, 19:00etam
urriak 17, 21:30etan
ANTZERKIA

“¿Hay alguien ahí?” gure baitan bizi denaz diharduen lan bat da. Igarotzen dugun denboraz. Gure gainean hegan dabiltzan galderez. Hitzen eta ekintzaren higaduraz. Aukera bilatzeaz eta galdutako energiaz.
Zer geratzen da? Barneko bidaia bat, gizatasunaren maketa bat. Aurriak sortu eta haietan bizitzeko aukera. Hartzaren besarkada.

Kontzeptua eta performancea: Txubio Fernández de Jauregui, Espe López
Soinua eta argiak: Marc Kanou
Laguntzailea: Oscar Gómez-Mata
Ahots grabatua: Ana Pérez
Jantziak: Juncal López
Teknika: Marc Kanou
Ekoizpena: LEGALEÓN-T/KOLECTIVO MONSTRENKO
Koprodukzioa: BAD BILBAO , AYUNTAMIENTO VITORIA-GASTEIZ UDALA
Laguntzailea: Ayuntamiento Irún Udala

LEGALEÓN-T, Irun, 1986.
Ikerketan jarduten den konpainia, sortzeko eta egiteko molde berriez ikerketan aritzen da: emozioaren lurraldeetan miatzea, ikusleen begiradaz norberaren buruari galde egitea, zentzumenetatik abiatuta gogoeta bat sortzea…

KOLECTIVO MONSTRENKO, Vitoria-Gasteiz, 2009
Kolektiboa era askotako artistek osatzen dute, eta proiektu eszeniko bakoitzean aktore(sa)-ikusle arteko harremana lantzen dute, beti umoretik abiatuta, ikusleak ez daitezen izan inoiz ere izaki pasiboa.