KREGO MARTÍN DANZA  |  Euskadi

“Moliendo café ”

Koreografia: Bego Krego, antzezleekin batera

Ekainak 22, ostirala, 19:00etan
Tokia: Bilboko Guggenheim Museoaren inguruak

Iraupena: 30 minutu
Koreografia: Bego Krego, antzezleekin batera
Antzezleak: Pilar Andrés, Natalia García, Maria Martín
Musika eta moldaketak: Kike Mora, Marc Cano
Testuak: Txubio Fernández de Jaúregui
Jantzien diseinua: Juli Trisul
Ekoizpena: Krego-Martin Danza
Banaketa: Krego -Martin Danza
Laguntzailea: Santurtziko Aikoa Dantza Estudioa

Bego Cregok 1990eko udan sortu zuen Moliendo café ikuskizuna, Inés Uriarte eta Cristina Quijerarekin batera, garai hartan Con Buen Pie konpainia zenaren barruan.
Orain, 2008an, 27 urte geroago, Krego-Martin Danza konpainiak Euskadiko dantza-panoramaren pieza deigarrienetako bat berreskuratu du, egokitu eta kalera ateratzeko.

Moliendo Café ikuskizunaren egitura eraikitzean, oinarria soila izan zen: musika-abesti horren bertsio desberdinak erabiltzea. Umorea da lanaren ezaugarri berezietako beste bat.
Aurretiazko proposamenak berezko berezitasuna mantentzen du, dantza-lengoaia gisa.
Dibertsioa eta erakusteko beharrak eragiten dituen lotura hori gabe sortzeko gogoa eta dantzaren bitartez bidaiatzeko libre sentitzea dira piezaren esentzia eta jatorria. Espiritu horrek bizirik dirau kalera eraman den Moliendo Café ikuskizunaren bertsio honetan.
Krego-Martin konpainiaren nahia da interpreteekiko konplizitatearekin gozatzeko eta unea bizitzeko konplexurik ez duten ikusleei dantza gerturatzen jarraitzea.

Krego-Martín Danza “Así y Restar” kale-ikuskizunarekin izan zuen estreinaldia, 2011ko BAD Jaialdian (Itíneris), eta Leioako 2012ko Umore Azokan eta Lekuz Leku Jaialdian ere parte hartu zuen, besteak beste.
Aldi berean, Begoña Kregok eta María Martínek (Krego-Martín Danza konpainiaren sortzaileak) lan emankorra dute Euskadiko dantza-panoramaren barruan, eta hainbat konpainiarekin elkarlanean aritzen dira.

Iraupena: 30 minutu
Koreografia: Bego Krego, antzezleekin batera
Antzezleak: Pilar Andrés, Natalia García, Maria Martín
Musika eta moldaketak: Kike Mora, Marc Cano
Testuak: Txubio Fernández de Jaúregui
Jantzien diseinua: Juli Trisul
Ekoizpena: Krego-Martin Danza
Banaketa: Krego -Martin Danza
Laguntzailea: Santurtziko Aikoa Dantza Estudioa