NEREA MARTINEZ MARTÍN |  Euskadi

“Biraka”

Koreografia |  Nerea Martín

Ekainak 29, 20:00etan.  |  Sarrera dohainik tokia bete arte
BIZKAIA ARETOA
DANTZA

Pieza hau euskal dantza tradizionalen eta dantza garaikidearen antzekotasunen eta desberdintasunen gaineko hausnarketan oinarritzen da. Euskal kulturarekin, haren historia eta lengoaiarekin elkarrizketa koreografikoa egitea eskatzen dit senak. Horretarako, tradizioaren elementuak erabili dira, lengoaia koreografiko garaikideren bitartez berregituratzeko.
Musika-konposizioan txalaparta aukeratu dut. Izan ere, jatorrian pertsonei deitzeko modu kostunbrista bat zenari lotuta dagoen tresna bat da, eta haren erritmo tradizionalen bidez eboluzionatuz,  egokitzen eta erabilera eta material berriak hartzen joan da, tinbre eta melodia berriak sortzeko.
Agertokia dantza leku pertsonaletik aditzera emateko gune bilakatzen da. Erroen (jatorria eta hasiera) sakonenetik sortzen doa, eta behar duen guztia xurgatzen du, bere ardatzaren edo beste batzuen inguruan bira egiten duen bitartean (garapena). Hala, bere burua aberasten du, eta espazio berria, nire espazioa, sortu.

Dantza: Nerea Martínez Martín
Musika: Agertokiko musikariak: Ttakun Txo
Jantzien diseinua:  Mónica Lavandera
Kamera: Borja Preciado
Akonpainamendu artistikoa: Iñaki Azpillaga,  Matxalen Bilbao eta Dantzan Bilaka 2017 taldea
Laguntzaileak:  Nerea Martínez Martínen ekoizpena, Bilbao Eszena artista egoiliarren eta Eusko Jaurlaritza-Dantzan Bilaka taldearen laguntzarekin.
Eskerrak:  Elai –Alai dantza eta musika taldea, Ibai Fresnedo, Danzalava, Babirusa Danza, Madrilgo Koreografia Lehiaketa.