Lekuz Leku 2021 | Bilbao
Danza en Paisajes Urbanos | La FuNdicIOn (Terraza)
LEKUZ LEKU jaialdiaren XVII. edizio honetan (ACIELOABIERTO sareari atxikita), hainbat jatorri geografikotako dantzarien proposamenak aurkeztuko dira. Helburua: dantza garaikidearen lengoaia anitzak ikusle guztiengana hurbiltzea eta, horretarako, lan koreografikoak hiri-espazioetara eramatea. «Pandemia egoera eta testuinguruetan» oinarrituta sortutako bideo-sorkuntza lanak ere eskainiko dira: norberaren etxea eta publikorik gabeko antzokiak. «Historia de la danza contemporánea en España» liburuaren III. bolumenaren aurkezpena.
Jarduerak:
DANTZA: Covid-19 dela eta, dantza-piezak La FuNdicIOn aretoko terrazan eskainiko dira berriro.
TAILERRAK: osasun arloko murrizketak direla eta, edizio honetan bertan behera geratu dira tailerrak.
BIDEO-SAIOAK
LIBURUEN AURKEZPENAK
ARGAZKIAK: partekatu zeure argazkiak #LekuzLeku traolaren bidez.
TOPAGUNEA: artisten eta ikusleen arteko elkarrizketa sustatzeko unea. Aurretik, kopa bat eskutan egiten zen. Edizio honetan, nahitaezkoak izango dira, berriro ere, maskaren erabilera eta distantzia soziala; baina aprobetxatu egingo ditugu elkartzen jarraitzeko aukera paregabe hauek
