
2022Ko LEKUZ LEKU PROGRAMA (Une hauetan ESKURAGARRI)
XVIII. Edizio honetan, LEKUZ LEKUK (ACIELOABIERTO SAREARI elkartutakoa) nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko ditu, gune bakoitzerako sormen zehatzekin. Helburua: dantza garaikidearen lengoaia anitzak ikusle guztiengana gerturatzea. Horretarako, lan koreografikoak hiri-inguruneetara eramanez.
DANTZA: dantza-piezak, Abandoibarra Pasealekuan.
TAILERRAK: La FuNdicIOn gunean.
ZINEMA-SAIOAK: Arkitektoen Elkargoan
ARGAZKIA: partekatu zure argazkiak hemen: #LekuzLeku
TOPALEKUA: La FuNdicIOn gunean. Artisten eta ikus-entzuleen arteko solasaldirako une bat. Kopa bat eskuan eta zenbait zizka-mizka.
Zer da?
LEKUZ LEKU jaialdiaren programazioa dantza-pieza laburrak ditu, hirigunean, leku irekietan eta ohiz kanpoko lekuetan.
La FuNdicIOn Bilbao Aretoak antolatu du guztia. Sormen garaikidea oro har erakusteko gune bat da, bai eta ikertzeko, sortzeko, sentsibilizatzeko eta etengabeko prestakuntza jasotzeko baliabide-zentroa ere 35 urtetan zehar, aretoak komunitatea, eduki artistikoak, partaidetza-ereduak eta sortzeko modu berriak sortu ditu, eta artisten eta ikusleen arteko espazio partekatua eta harremanetarako espazioa eskaini.
Hiriaren eta ekintza koreografikoaren arteko topaketa osatzen du, hiriko ikusleen eta hizkuntzen aniztasunaren artean.
Ondare artistikoaren balioa berretsi egiten du: dantzaren bidez, ibiltariak ikasten du plaza bat, paisaia bat, txoko bat eta bestelakoak modu desberdin batean begiratzen, eta lekua berraurkitu egiten du.
Sormena, hurbiltasuna, dantzaren eta erritmoaren gertutasuna eta horren gozamena indartzen du, modu irekian, elkarrekintzako testuinguru batean.