LEONOR LEAL  |  Sevilla  

“El lenguaje de las líneas”

Solasaldi dantzatu baterako materialak

Otsailak 15,larunbata, 20:00etan.
Otsailak 16, igandea, 19:00etan
FLAMENKO 

Konferentzia eszeniko honetan, Leonor Lealek dantzariek idatzitako testuak aurkitu eta irakurtzeko interesa hartu du abiapuntu, testu horiek flamenkoaren inguruko ezagutza eta barrutik irteten den indarra izango dutela ulertuta. Idatzizko testu horien bilaketa emaitzarik gabea izan zenez, hausnarketa bat egin zuen, eta profesional zein zaleekin partekatu zuen irudiz, sentsazioz eta ezagutzaz betetako mundu hori, dantza egitera heltzeko gorputz batetik besterako transmisioan erabiltzen dena. Mugimenduan islatutako flamenkoaren filosofia, hitzarekiko eta bestelako arte batzuekiko harremana partekatu du jendearekin. Hori guztia ikusarazteko dantza eta hitz egiten du, eta dantzari eta sortzaile gisa egindako bidean bizitako pasadizoak kontatzen ditu.

2017an Isabel de Naverán eta Idoia Zabaletaren proiektuan parte hartu ondoren, “La Argentina” ezizenez ezagututako Antonia Mercérengana gerturatzen hasi nintzen. Hitzaldi honen abiapuntua lehen topaketa hura da, eta bidean egindako beste askoren bidez osatu da.

“EL LENGUAJE DE LAS LÍNEAS”
Hitzaldia, ikerketa eta dantza:  Leonor Leal 
Ikerketa laneko bide-laguntza: Victoria Perez-Arroyo
Prozesuan egindako ekarpenak: Pedro G. Romero  y  Cisco Casado 
Eskerrak:  Fernando Lima  eta Alysson Maia 
“El lenguaje de las líneas” lana “ahora danza” zikloaren barruan estreinatu da, Sevillako Cicus delakoan, 2019ko martxoaren 20an.
Gutxi gorabeherako iraupena: Ordubete (geldialdirik gabe).

Leonor Leal (Jerez, 1980). Dantzari desberdina. Dantzaria, ikertzailea, irakaslea eta idazlea.Espainiako Dantza eta Dantza Klasikoan prestakuntza jaso ondoren, flamenko konpainia entzutetsu batzuetan ibili zen: Antonio “El Pipa” izenekoarena, Javier Barón eta Andrés Marínenak, eta Cristina Hoyosek zuzendutako Andaluziako Ballet Flamenkoarena, beste batzuen artean. 2018an koreografiak sortzen hasi zen: “Leoleolé” 2008, “eLe eLe” 2011, “Mosaicos” 2012, “Naranja amarga” 2013, “Frágil” 2015.
2016an “JRT” lana aurkeztu zuen, Úrsula eta Tamara Lópezekin. Pedro G. Romero artista aritu zen zuzendari lanetan, eta gaur egun sorkuntza prozesuak partekatzen jarraitzen du berarekin.
2018an “Nocturno” lana aurkeztu zuen, María Muñozen laguntzarekin (Mal Pelo). Ordutik aurrera, bati dauka lagun.
Azken sorkuntza-lanak, “beti in progress”, “En talleres” izena dauka, eta Antonio Moreno perkusionista eta performerrarekin batera egin du.