martxoak 22, 23, 19:00etan

ANTZERKIA

ANTZERKIA

Lluis Garau |Mallorca

La Carn

Ez da gomendatzen 18 urtetik beherakoentzat Argi estroboskopikoak erabiltzen dira.


La Carn bere gorputzari prezioa jartzen dion gazte baten intimitaterako atea da.
Palmatik 30 km ingurura kokatutako urbanizazio bateko txalet batean Ferran aurkituko dugu, harategi baten jabe diren gurasoekin bizi dena. Duela bi urte, Ferranek egunak bere etxeko sotoan ematen ditu egunak eta jende oro konbentzitu du bizitza gamer modura irabazten duela. Egiaz, ordea, dirua bere bezeroengandik lortzen du porno erako bideoak eta bideo-dei sexualak eginez. Bere kanal nagusia OnlyFans da, nahiz eta guztia DirtyRoulette gunean hasi.
Pertsonaia, zuzendaria eta teknikoa: bere sortzaileak, Lluis Garauk, egungo sexuaren bakardadea eta distantzia (zuzeneko ikuskizuna, urruneko sexua) transmititzen dizkigu. La Carn bere gorputzari prezioa jartzen dion gazte baten intimitaterako atea da. Obrak hainbat iturri ditu: trapa, Mantegna eta Caravaggio, Elmgreen eta Dragset, Ulrich Seidlen zinema (Sotoan) eta Jefta van Dinther egilearen Dark Field koreografia-obraren solasaldi biluzia. Bi publiko dituen obra: bata antzerkian, bestea, etxean.

Koreografia eta Zuzendaritza: Lluis Garau
Interpretea: Lluis Garau
Soinu espazioa: Gustav Mahlerren 5. sinfonia eta Daddy Yankeeren Gasolina
Argazkia eta Bideoa: Alberto Melia
Jantziak: Pau Auli

Lluís Garau (Sa Torre, Mallorca, 1997) gure eszena garaikideko talentu azaleratu berrietako bat da. Ibilbide luzea du, bere lehen sorkuntza-lanarekin eta zirkuitu profesionalean debuta eginez hasi zuena. Pieza honekin egingo du estreinaldia Euskadin. Lana formatu txikikoa da, eta nazioarteko irrika argi batekin, mundu osoko eszenario ugariren arreta bereganatzea lortu du, eta publikoaren zein kritikaren babesa jaso ditu.

“La Carn” hainbat herrialdetan antzeztu da. Ibilbidea hasteko Oscar Wilde saria jaso zuen International Dublin Theatre Festival jaialdian, eta Queer Lisboa izenekoaren testuinguruan ere izan zen, Casa do Comum gunean, Budapesteko Sziget Festival jaialdian, Bogotako Rosa Jaialdian antzeztuz; Espainian, agertoki onenetako batzuetan izan da, besteak beste, Malagan, Sevillan, Madrilen, Bartzelonan, Tenerifen, Mallorcan eta, azkenik, Bilbon.
Aldi berean, bertsio zinematografikoa ari da prestatzen, sormen-prozesuaz hitz egiteaz gain, fikziozko trama bat gaineratuz, oholtza gainean ikusiko ditugun bideo-dei guzti horietan inspiratuta. Joan Porcel dokumentalistaren eta Pere Sastre gidoilariaren eskutik, datorren udan pantaila handirako “La Carn” bertsioa estreinatuko da, ICAA, Illes Balearseko Gobernuak, Filmin-ek eta IB3-k babestuta.