Loida A. Gómez | Euskadi

“Cerebro Metafórico”

Maiatzak 28, 19:00etan
PERFORMANCEA

Burmuin metaforikoa, herpes baten osteko pentsamenduen terapia.
Nire terapeutak dioenez, azaleko arazoek zerbait esan nahi dute.
Nire herpesak hitz egiten ditu, baina ez diot ulertzen.
Nire terapeutak berriro jaiotzeaz hitz egiten dit, burmuin metaforikoaz.
Amonen erremedioak oso ekonomikoak izaten dira.
Nire terapeutak ikusleak edukitzea gomendatu dit.
Eta hemen zaudete, nirekin bidaiatzeko prest.

Iraupena: 40 minutu.
Sorkuntza eta interpretazioa: Loida A. Gómez
Mugimendu-aholkularia: María Andrés
Argien diseinua: Eduardo García
Sorkuntza egonaldiak: Azala, La Fundición Bilbao
Eskerrak: Laia Cabrera eta Idoia Zabaleta

Loida A. Gómez (Murtzia, 1984), antzezle eta sortzaile eszenikoa, Arte Dramatikoan lizentziatu zen Murtziako ESAD eskolan. 2010ean, master amaierako proiektua egin ostean, En busca de lo Sagrado (Madrilgo Arte Eszenikoen Masterra), eszenaren izaera sakratu eta ikusezintasunaren bilaketaren inguruko bere ikerketa pertsonala hasi zuen. Ardatz nagusia Antonin Artauden figura izen zen, eta hortik sortu zen ARTAUD y otros animales izeneko pieza (Creación Joven INJUVE 2014ko saria).
2012tik Bilbon bizi da lan egiten du. Hainbat pieza eszeniko zuzendu eta produzitu ditu bertan: Indómito, Caldo con pelotas, CHANEL, Warni-Warni, hainbat jaialditan aurkeztuak: 150g de (Vitoria), Zarata Fest (Madril), BLVArt eta BAD (Bilbo). Interprete moduan ere lan egun du, honakoentzat: Natxo Montero Danza, Bárbaro Teatro, Idoia Zabaleta eta Claudia Dias.