BERTAN BEHERA


Iñigo Astiz – Mikel Ayerbe  |  Euskadi  

HÖGEITAVAT”

Poesía – Performance 

Martxoaren 26, ostegunarekin 20:00etan
POESIA-PERFORMANCE

Iñigo Astiz idazlearen “Analfabetoa” liburua ixten duen testua oinarri hartuta, mende honen mamuei eta itxaropenerako zantzuei eskainitako poema irakurketa eszenikoa prestatu dute Astizek berak eta Mikel Ayerbek: Högeitavat. Nahasian doaz alor intimoa eta soziala irakurketan. Poesia da saioaren muina, baina egileek soineko eszenikoa jantzi diote proposamenari, eta antzerkia, hitza eta performancea batu dituzte horretarako.

Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) Baita hondakinak ere (2012, Susa) eta Analfabetoa (2018, Susa) poema liburuak argitartu ditu. Kixotenean (2016, Elkar) kronika liburua eta Joemak eta polasak (2019, Elkar) ume eta gazteentzako poesia lana ere baditu kalean. Horrez gainera, Sylvia Plath idazlearen Ariel eta beste poema batzuk (Denonartean), eta Sandro Penna poetaren bilduma bat ere (Farmazia Beltza eta eFi) ere itzuli ditu. Alberto Barandiaran eta Miren Rubio kazetariekin batera plazaratu zuen 2017an Ez duzu abusatuko, pederastia kasuak Euskal Herriko elizan (2017, Elkar) ikerketa lana. H28 aldizkari satiriko digitalaren sortzaile taldeko kide ere izan zen, eta Berria egunkarian aritzen da egun kazetari, kultura atalean, eta bitan jaso du Rikardo Arregi Kazetaritza Saria bertan argitaratutako lanengatik. Mikel Ayerberekin batera Hondakindegia. ikuskizun poetiko EZ musikatua sortu zuen.

Mikel Ayerbe Sudupe (Azpeitia, 1980) Literatur Teorian eta Literatura Konparatuan (UB) eta Euskal Filologian (EHU) lizentziatua da eta egun, Gasteizko Letren Fakultatean dihardu euskal literaturako eskolak ematen. Gerra Zibilaren eta egungo gatazka sozio-politikoen inguruko ipuinak biltzen dituen Our Wars: Short Fiction on Basque Conflicts (CBS, 2012) apailatu du eta Euskal Narratiba Garaikidea: Katalogo bat (Etxepare Euskal Institutua, 2012) egilea ere bada. Berria egunkarian literatur kritikari lanak egiten aritua da eta Haur eta Gazte Literaturaren esparruan ere hainbat lan eginikoa da. Horrez gainera, Iñigo Astizekin batera Hondakindegia. ikuskizun poetiko EZ musikatua sortu zuen.