LOREA IBARRONDO – ANDRÉS CORTÉS | Bilbo
“24 horas”
Zuzendaritza: Lorea Ibarrondo
SORKUNTZA EGONALDIA: La Fundición-en martxoaren 5etik 16ra
“24 horas” dantza eta antzerki proposamenean xumetasun zein transzendentzia handiko gaiak adierazten dira eguneroko mugimenduen bidez; hori bai, erritmo handiko izakiek transmititutako mugimenduak dira, bizitzaren harmoniaren bila denboraren mugak zeharkatu nahian.
Etengabeko zikloen eraginpean bizi gara. Gertaerak errepikatu egiten dira, baina beti era desberdinetan. Egonkortasuna eta aldaketa eskutik doaz, baina zein errealitate mota da aspektu biak uztartzen dituena? Espiralak aurrerapena, aldaketa eta eraldaketa iradokitzen dizkigu; baina, baita ere sorpresa, ziurgabetasuna, kontraesana, berritzea, etengabeko ahalegina, arriskua, jariotasuna, harmonia, hazkundea, oreka; mugimenduaren eta formen artean, espazioaren eraginez bira eman, salto egin eta erori egingo bagina legez; espiral horrek hazkundearen eta bilakaeraren prozesua irudikatzen du: Bizitzaren dinamika, berez.
Ideia eta Sorkuntza: Lorea Ibarrondo
Zuzendaritza: Lorea Ibarrondo
Koreografia: Lorea Ibarrondo
Testua: Andrés Cortés
Aktoreak: Andrés Cortés, Lorea Ibarrondo
Argazkiak: Danimantis
Egonaldiak: Utopian, La Fundición
Eskerrak: E.Luzarra, Bilbao Baila Dantza Eskola