Los Detectives | Cataluña

“Concrete Matter”

 

Urriaren 15ean, 19: 00etan.
Antzerkia

“Concrete Matter”-ek errealizazioaz eta proiekzioaz hitz egiten digu, amaren eta seme-alaben arteko erlazioaren bidez. Los Detectives-en ohikoa denez, emakumezko erreferente eta gorputzetan jartzen da arreta; kasu honetan, euren gorputzetan, baina baita euren amen gorputzetan ere: hain zuzen ere, eszenatokian agertuko dira eurekin batera.

Kontzeptua eta performancea: Mariona Naudin, María García, Marina Colomina
Antzezleak: Mariona Naudin, María García, Marina Colomina, Laia Cabrera, Montserrat Lorda, Antonia Vicens, Pepa Vera, Pepa Martínez
Soinua: Sara Fontán, Edi Pou
Teknika: Dani Miracle-Sergio Roca
Kanpo begirada: Mónica Almirall
Ekoizpena: Haizea Arrizabalaga, Aixa González
Laguntzak: Antic Teatre, La Caldera, Festival Dansa Metropolitana, El Graner

Los Detectives Marina Naudin, María García, Marina Colomina eta Laia Cabrera dira. Konpainia Bartzelonan eratu zen 2016an, eta oholtzaren aukerak ikertzen eta zalantzatan jartzen dituzten proiektuak garatzen ditu. Horrela, lengoaia propio bat sortzen da proposatutako gaietan eta formatuetan oinarrituta. Haien lanak Grec Jaialdian, Sálmon Jaialdian, CA2M-en, Jaialdi Zirkularrean (PT), Bilboko BAD Jaialdian edo Russafa Escénica-n ikusi ahal izan dira.