Lu Chieregati | Euskadi 

“Ghost Animal Future”

maiatzak 26-27, 19:00tan
DANTZA

GHOST-ANIMAL-FUTURE garaiko arkitekturari eta horien begiratzeko moduei egindako desafioa da.. Arazo nagusi modura aurrerabidearen denbora (aurrera modu linealean begiratzen duen hori) gelditzea lantzen du, aldi berean iraganean, orainean eta geroan aurkezten den gorputz-jarrera bat agertzen duen dantza bat egiteko, dantza horrek arreta-fluxu bat sor dezala utziz, non performancea hiru denbora horiek (eta ager daitezkeen besteak) integratzeko zereginean lanpetuta/bertan behera geratzen den. Denbora anitzeko gorpuztasuna erakusten du koreografian, mugimenduen hedapenean espazio-denbora bitasuna bizitzeko modu jakin bat proposatuz, non irudimena horren linealak ez diren foku anitzeneko norabideetara begira ipintzen duen, paisaia gizatiar eta ez gizatiarren eskutik beste dramaturgiako beste narratiba batzuk esperimentatuz.

Ideia eta Zuzendaritza: Lu Chieregati
Koreografia: Lu Chieregati
Dramaturgia: Carolina Mendonça
Dantzariak-sortzaileak: Carolina Mendonça, Xabi Manubens eta Lu Chieregati
Soinu-sorkuntza: Tom Monteiro
Espazio eszenikoa eta argiztapena: Leticia Skrycky
Ekoizpena: Lu Chieregati
Eskerrak: Ibon salvador, Rodrigo Andreolli 
Babesak: Ekoizpen eszenikorako diru-laguntzak: Ekoizpenak: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Saila, Bilbao Fundazioa eta Giesseneko JLU Unibertsitatea

Lu Chieregati (Brasil) koreografia-sortzaile eta performerra da.. Bere lana arte eszenikoen esparruan garatzen du, egunerokotasunarekin solasean diren pieza mugakideak eratuz, koreografiatik abiatuz lengoaien sorrera azpimarratuz. Dantza eta Mugimenduko lizentziaduna da Anhembi Morumbi Unibertsitatean (San Paolo, Brasil) eta Jardun Eszeniko eta Ikusizko Kulturako Masterra egin zuen Gaztela Mantxako Unibertsitatean Sofia Erregina Museoaren lankidetzarekin. 2008an Qualquer Kolektiboa sortu zuen Ibon Salvadorrekin batera. Lisboan Seu Vicente izeneko arte egoitzen espazio bat zuzendu zuen (2011-2013) eta bere lanak, Portugal, Brasil, Mexiko, Argentina, Uruguai, Espainia eta Euskal Herrian aurkeztu ditu. Azken bi urteotan PLAYA, OVER, Huts – Artean, GAG,eta It was a large room koreografia-proiektuak garatzen ari da. Halaber, Máquinas de Colaboración izeneko laborategian hedatutako tresnekin sorkuntza artistikoan kolaboratzeko moduak ikertzen ditu. Gaur egun Bilbon dago finkatuta eta bertan hainbat lankidetza garatu eta testuinguruak artikulazio modura pentsatzen ditu.