Otsailak 7- 2026 – 20:00etan
Otsailak 8 – 2026 – 19:00etan
DANTZA | Estreinaldia Euskadin
“(des)aparecer” | Lucía Marote
(Madril)
LABURPENA: “(des)aparecer” piezak zaurgarritasuna, harridura eta grinatsuki aritzea ditu aztergai, hurreratze pertsonala eta gorputzetik zinemara hurbiltzea proposatuta, eta zientzia fikzioa gure bizikidetza eta adierazkaitza uztartzeko bidetzat hartuta. Hala, gorputzaren, kameraren eta bideo-proiekzioaren arteko elkarrekintza-aukeren azterketan oinarritzen da ikuskizuna, irudiak eta mugimenduak elkarri eragiten dioten eta dimentsio plastiko handia sortzen duten tresna sortuz, eta, aldi berean, ikusleak bidaia intimo bezain unibertsal bat egitera kilikatzen ditu.
Unibertsoaren irudiak dakuskit, eta zerbait igarotzen da nire gorputzetik. Kosmosak erakartzen nau, ez haren mugaldeetara joan nahi dudalako, are gutxiago konkistatu nahi dudalako. Gauza guztien zatitzat hartu nahi dut nire burua, baina nagoen lekutik mugitu gabe. Nire gorputza eta adimena tirabiraka bizi dira, ezagunaren eta ezezagunaren artean, hurbilekoaren eta ulertezinaren artean. “Unknown, not unperceived”, dio William Blakek. Horrela agertzen zait ia dena. Horrekin bizitzeko, beharrezkoa da fede-aitor bat, entrega-ekintza bat, fikziozko ibilbide bat: errealitate hurbil eta ukigarrienetik, nire bakardadetik, erdigunetik irten nahi dut eta neure burua askoz ere handiagoa, kolektiboagoa, infinituagoa den zerbaiten zatitzat hartu. Joan banaiz, itzultzeko izan da; urrundu egin naiz, hurbiltzeko eta elkar behar dugula onartzeko.
Ideia, zuzendaritza eta antzezpena: Lucía Marote
Laguntza artistikoa: Violeta Gil
Koreografiaren laguntza: Poliana Lima
Argiztapena eta laguntza teknikoa: Cristina Bolívar
Soinu-diseinua: Peter Memmer
Argazkiak: Mario Zamora
Kudeaketa: La Tarea
Laguntzaileak: Centro Coreográfico María Pagés, La Faktoria Choreographic Center, Colectivo Glovo, MIHL, Centro de Creación Los Barros, Réplika Teatro, Teatro Ensalle, Madrilgo Udala eta Madrilgo Erkidegoa
Iraupena: 60 minutu
KONPAINIA: Lucía Marote (Costa Rica, 1980) dantzaria, koreografoa eta dantza garaikideko irakaslea da. Madrilen bizi da. Gorputza baliabide poetiko, intuitibo eta erlazional gisa ikertzea da haren lanaren sustatzaile. Lehenengo bakar-saiotik («El pie», 2012), hainbat pieza sortu ditu, hala nola «Anatomía del sentimiento», «Ella», «El ojo del huracán» (Godot 2022 Saria) edo honako hau, «( des) aparecer». Lanek oso unibertso pertsonala taxutzen dute, zeinarekin jaialdi eta zirkuitu eszeniko ugaritik ibili den.
Halaber, Laimperfecta-rekin (Clara Pampyn eta Alberto Alonso) edo Poliana Limarekin kolaboratu du, eta aniztasunaren aldeko lanak sortu ditu, esate baterako, «El bosque de todos los cuerpos» (desgaitasun kognitiboa duten pertsonekin), «Construction» (Serbiako dantzari gazteekin sortua) edo «Construcción» (La Colé eta Bandada de barrio-rako, Madrilgo Prosperidad auzoko bizilagunekin batera). Irakasle gisa, irakasle gonbidatua izan da hainbat ikastegitan (Laboratorio Teatral William Layton, Conservatorio Superior de Danza María de Ávila, Estudio Carmen Senra, Dantzagunea…).








