La SORDERAK aurkezten du:

Luis Chataing | Venezuela 

“Básico – Stand Up Comedy

Ekainak 30, osteguna, 19:00tan

Stand Up Comedy

Agertokietatik kanpo urtebete eta zazpi hilabete egon ondoren, Luis Chataing  berriro da bueltan “Básico” aurkezteko, Stand Up Comedy generoko ikuskizun bat, gauza sinpleenak, funtsezkoak, muturreko aldaketen garai honetara nola iritsi garen ulertzeko beharrezkoak diren horiek, berriro deskubritzeko askoren jarrerarekin bat egiten duena. Ikuskizuna, era berean, berrogeialdia, birusa, etxetik lan egin eta ikastea, normaltasun zahar eta berria ezaugarri izan dituen ustekabeko garaian zehar gertatutakoaren bere bertsioa partekatzeko aukera da Chataingentzat.

Básico Stand up generoaren bosgarren ikuskizuna du bere ibilbidean. Entseguak ikusi ditugunok ziurta dezakegu aurreko lau ikuskizunekin ez duela deus ikasi, eta hori ongi dago… oso ongi dago.

La Sordera Venezuelan sortutako ikuskizunen ekoiztetxe bat da, gure mugetatik at talentu handiko artistak ikusgai ipintzea lortu duena. Kalitate handiko entretenimenduaren zale kartsuak, beren alorretan espezializatutako diziplina anitzeko profesional talde honek, bertatik bertarako entretenimenduaren zein digitalaren barnean 360 graduko zerbitzu bat helarazteko eginahal on eta handiena egiteko funtsezko helburua du. Dagoeneko bere lan jardunaren parte diren helburuekin, gazte-talde honek bere ametsak barreiatu zituen eta, oraintxe bertan, hainbat herrialdetan jarduten du, Txile, Peru, Argentina, Uruguai, Ekuador, Kolonbia, Espainia eta Londresen kasu, bere pasioa venezuelar guztientzat kasu arrakastatsu bilakatuz.
Venezuelako musikaren industriako profesionala eta Venezuelarako Brime Proko delegatua den Otto Ballaben (Arepa Music) eskutik, La Sordera ekoiztetxeak Venezuelako entretenimenduaren alorreko enpresa ordezkari modura parte hartu zuen profesionalen topaketaren barneko bi parte-hartze adierazgarrirekin. Horietako batean, BIME CAMPUS izenekoan, kapital sortzailearen inguruko konferentzia batean parte hartuko dute. Bertan, industrian nahasita dauden beste profesional batzuekin ariko da solasean, konpainia hau (La Sordera), gerentzia, sorkuntza eta adimenarekin lotutako bere trebetasunei esker, mundu osoko bederatzi herrialde baino gehiagotan birak egiteko gaitasuna duen enpresa izatera nola iritsi den azaltzeko.