Luís Olmedo | Andaluzia
Mikromagiako munduko txapelduna 2022an
“Perspektiba”
Luis Olmedoren magia intimoko «Perspektiba» ikuskizunak magia beste ikuspuntu batetik behatzera gonbidatzen ditu ikusleak. Ordubetean, zeharo barneratuko dira ikusleak magiaren munduan. «Mundu honetan, ezer ez da egia edo gezurra; ikuspegiaren araberakoa da guztia».
Profesional daramatzan hamar urte baino gehiagoan, mundu osoan ibili da Luis Olmedo ikuskizunak eskaintzen eta magoentzako hitzaldiak ematen.
Hainbat herrialdetan egin ditu birak: Txinan, Japonian, Frantzian, Italian, Perun, Argentinan, Ameriketako Estatu Batuetan…
Mikromagiako munduko txapelduna 2022an
Mikromagiako Europako txapeldunordea 2021ean
Mikromagiako Espainiako txapelduna 2019an
Pepe Carroll saria 2019an
Kartomagiako Frantziako 2. sari nazionala 2016an
Ascanio saria (Urteko magoa) 2016an
Almussafeseko Nazioarteko Jaialdian lehen saria 2016an
Kartomagiako Latinoamerikako 2. saria
Ikusleen Saria 2015ean – Ascanio Memoriala 2015ean Merezimenduaren Domina 2014an – Londres
Kartomagiako Espainiako 2. sari nazionala 2014an
