
Giorgio Rodri | Euskadi
“Magia bere horretan“
Magia, misterioa eta umorea barra-barra dira ikuskizun honetan aurkituko dituzun osagaiak.
Familiako kide guztientzako ikuskizuna, dibertigarria eta parte-hartzailea, non magoarekin elkarrekintzan jardungo duzun.
Giorgio Rodrirekin ordu eta laurden gozatu ahal izango duzu, eta haurrak nahiz adin nagusikoak magiaz blaituko dira.
Giorgio Rodri (Madril, 1980) aktorea eta mago profesionala da, eta esperientzia zabala du antzerkian, telebistan eta zineman. Ikasketak egin zituen Euskadiko Zinema Eskolan (diplomatura) eta Expresando eskolan (Madril) antzerki eta kameraren aurreko interpretazioan. Gainera, Ana Tamariz magia-eskolan magia profesionalean trebatu zen.
Zenbait film laburretan eta, besteak beste, Nacho Guerreros aktoreak irakatsitako antzerki-interpretazioko ikastaroetan parte hartu du.
Espainian hainbat magia-jaialditan eta zenbait aretotan (hala nola HOUDINI ARETOA, A TODA MAGIA, LA CUCHARA MÁGICA) izan da.
Serie ezagunetan aktore lanetan aritu da: OSMAN (LCDP), VIS A VIS, SKY ROJO eta beste asko.